Modu garbian galdu zuen Irudek Bidasoa Irunek Barçaren kontra

2026/03/16
Talde irundarrak 27-39ko markagailuarekin galdu zuen Barçarekin kontra. Lehen minututik eduki zuen partidua kontrolpean talde kataluniarrak eta hamar goleko aldearekin joan zen atsedenaldira. Garaipena erabakita bazegoen ere, bigarren zatian jokatzen segitu zuten etxekoek, duintasunez bukaera bitarte. Azkenean, bi puntuak galdu zituen eta astebeteko atsedenaldiari hasieran eman zion horrela.
Modu garbian galdu zuen Irudek Bidasoa Irunek Barçaren kontra
Irudek Bidasoa Irun 27
39 Barça
Irudek Bidasoa Irunek 27-39ko markagailuarekin galdu zuen, pasa den larunbatean Artalekun, Barçaren kontra. Lehen minututik agintzen hasi zen talde kataluniarra eta hamar goleko aldea lortu zuen atsedenaldirako. Bigarren zatian, saiatu baziren ere, etxekoek ezin izan zioten aitzin egin bisitarien indarrari eta horrela, porrot egin zuen munduko talde onenetako baten kontra. Lehen minututik agintzen hasi zen Barça, eta 1-5eko partzialari esker, aitzinetik jarri zen markagailuan, neurketa osoan zehar utzi ez zuen nagusitasuna ere lortuz. Bidasoa erreakzionatzen saiatu zen eta partiduan sartzen hasi zen poliki-poliki. Hala ere, jokoa kontrolpean eduki zuten kataluniarrek eta erritmo biziarekin segitu zuten lehian, atsedenaldira hamar goleko aldearekin ailegatu arte, 13-23ko markagailuarekin. Bigarren zatian indarrez kantxaratu nahi zuen etxeko taldeak, baina kataluniarrek euren nagusitasunareoin segitu zuten eta aldea handitu zuten. Skrzyniarzek atepean lan ona egin zuen, zenbait geldialdi eginda, kontraerasoak ere sahiestuz, eta aldeak murriztu zituzten honela (23-32, 46 min.). Hala ere, etxekoek indarrez jarraitu zuten aurrera eta euren garaipena ez zen arriskuan jarri momentu bakar batean. Horrela, 27-39ko markagailuarekin galdu zuen Alex Mozasen taldeak, atsedenaldia hasi baino lehenago jokatutako azken partiduan. Talde bidasotarraren hurrengo hitzordua martxoaren 29an izanen da, Sanicentro BM Guadalajararen kontra, etxetik kanpo, 17:30ean.