Peru Ruiz arrakastaz operatua

2025/10/02
Real Uniongo jokalariak tibia eta peronea hautsi zituen Beasain kontrako pasa den larunbateko partiduan. Donostiako Poliklinikan egin zioten atzo, urriaren lehenean, ebakuntza eta arrakastaz joan zen ebakuntza. Klub txuribeltzak jakinarazi duenez, jokora buelta lesioaren bilakaeraren araberakoa izanen da, gutienez sei hilabetekoa.
Peru Ruiz arrakastaz operatua

Real Union Klubak jakinarazi duenez, Peru Ruiz jokalaria arrakastaz operatu dute Donostiako Poliklinikan, urriaren lehen honetan. Beasainen kontrako pasa den larunbateko partiduan tibia eta peronea hautsi zituen Astigarragako jokalariak. Ebakuntza ongi joan da klubak adierazi duenez eta orain, pazientziaz sendatu beharko du lesioa. Txuribeltzek ohar bidez argitu dutenez, zelaira buelta bere lesioaren bilakaeraren araberakoa izanen da, baina gutienez sei hilabeteko epea aurreikusi dute.  Ohar bera aprobetxatu nahi izan du klubak Ruizi "animo eta babes" osoa helarazteko eta, bide batez, zaleen partetik "jasotako maitasun-adierazpen ugariengatik eskerrak" eman nahi izan ditu taldeak ere.