Peru Ruiz bueltan izanen da Real Unionen

2025/07/03
Astigarragako aurrelariak 2025/26 denboraldirako sinatu du bere kontratua talde txuribeltzarekin. Stadium Gal ongi ezagutzen duen jokalaria da, izan ere, 2023/24ko denboraldia bertan eman zuen, 30 partidu jokatuz guztira kamiseta txuribeltzarekin.
Peru Ruiz bueltan izanen da Real Unionen

Real Union Klubak jakitera eman duenez, Peru Ruizek Stadium Galen jokatuko du heldu den denboraldian, 2025/26rako sinatu baitu bere kontratua talde txuribeltzarekin. Aurrelari gipuzkoarra CD Terueletik libre dator Real Unionera, azken denboraldi honetan 36 partidu jokatu ondotik eta 11 gol sartuta, Aragoiko taldeari Lehen RFEF Mailara igotzeko balio izan zion gola kontuan hartuz. Ruiz ez da jokalari ezezaguna Stadium Galen, izan ere, 2023/24ko denboraldian kamiseta txuribeltza jantzi zuen dagoeneko eta 30 partidu jokatu zituen orduan Irunen, 3 gol ere sartuz. Bere profesional ibilbidea, Cadiz Mirandillan, Real Cn eta Örgryte FC (Suedia) taldeetan osatu du.