Ramses Gil: “Etxean irabazten saiatuko gara”

2025/11/14
Real Unionek SD Logroñes hartuko du etxean, Stadium Galen, heldu den igandean (azaroaren 16an), 17:00etan. Basconiaren kontra irabazi ondotik, taldea indarrez dago etxean puntuak irabazteko. Hala ere, du aurkari erraza izanen aitzinean hori lortzeko. Talde txuribeltzak baino puntu bat gehiago du sailkapenean eta orain arteko partiduetan ere, gol guti jaso ditu. Hori kontuan hartuta, ahal den guztia eginen du Ramses Gilen taldeak puntuak Irunen gelditzeko.
Ramses Gil: “Etxean irabazten saiatuko gara”

Real Unionek SD Logroñes jasoko du Stadium Galen igandean, azaroaren 16an, 17:00etan. Basconiaren kontra 0-1 irabazi ondotik, taldea sinetsita dago etxean puntuak ere irabaz ditzakeela. Hala ere, ez dute partidu erraza jokatuko txuribeltzek, errioxarrak talentu handiko plantilla dutelako eta gol guti ere jaso dituztelako aurtengo denboraldian. Sailkapenean, bi postu gorago daude irundarrak baino, eta puntu bat gehiago dute. Edonola ere, Ramses Gilen taldeak bere defentsako jokoan du itxaropena eta, erasoan gehiago saiatuta, garaipena eskuratzen saiatuko direla argitu dute. 

Astean zehar sentsazio onekin entrenatu du Real Unionek. Basconiaren kontra garaipenaren ondotik, “egoera kontrolpean” dutela sentitzen du taldeak, “maila honetan zaila den sentsazioa”, Ramses Gil entrenatzaileak azaldu duenez. Azken jardunaldian "modu serio eta konpletoan” jokatu zutela azpimarratu du eta hori da asteburu honetan ere egin nahiko dutena. 

Prestatzaileak bere taldearen defentsa nabarmendu du eta, batez ere, etxetik kanpo ongi ari direla lanean: “Entrenatzaile moduan nire jokalarien artean presentzia edukitzea bilatzen dut, eta hortan ongi gaude. Defentsan ongi ari gara lanean eta etxetik kanpo marka onak ditugu. Hala ere, hobetzeko majina ere badugu, eta partidu gehiago irabazteko, gol gehiago egin behar ditugula argi dugu”. 

Real Unionek hamar jardunalditan sei gol jaso ditu bakarrik eta eta datu beretsuak diru Sd Logroñesek ere. Errioxarrek jardunaldi kopuru berdinetan, zortzi gol jaso dituzte. Gilek aipatu duenez, “taldek ez dio aurkari bakar bati gauzak erraz jarri eta denboraldi oso ona egiten ari da”. Gehitu duenez, “azken herenean talentu handia du taldeak eta ez da Galera etorriko zer egin dezakeen ikustera”. Horren aitzinean beraz, talde txuribeltzak ezinen du inolaz ere amore eman, “garesti ordaindu dezakegulako edozein kontzesio”, entrenatzaileak onartu duenez. 

Etxetik kanpo ongi ari da lehian Real Union, baina etxeko zelaian puntu gehiago irabaztea falta zaio. Horretarako aukera ederra izanen du igande honetan eta Ramses Gilek aitzindu duenez, euren eskuetan dagoen guztia eginen du taldeak hori lortzeko: “Etxean irabazteko egina dagoen talde bat gara eta ez dugu nahi genuen guztia lortu. Guregatik ez da izanen. Etxean irabazten saiatuko gara eta hori ailegatuko da”.