Ramses Gil: “Gernikak baino arrisku gehiago sortu behar dugu eta atean asmatu”
2026/02/06
Real Unionek SD Gernika bisitatuko du bihar, otsailaren 7an, 18:30ean. Lidergotzako sendotzeko asmoa joanen da talde txuribeltza Urbietara, hiru puntuak Irunera bueltan ekartzeko helburu garbiarekin. Horretarako, aurkari gogorrari aurre egin beharko dio Ramses Gilen taldeak, baina aitzakiarik gabe, euren jokoa zelairatzeko prest dagoela ziurtatu dute.
Real Unionek SD Gernika bisitatuko du bihar, otsailaren 7an, 18:30ean. Azken hiru jardunaldietan garaipenik lortu ezinik ibili ondotik, asteburu honetan hiru puntuak poltsikoratzeko helburu garbiarekin joanen dira Urbietara. Lidergotza sendotu nahi du talde txuribeltzak, baina ez du aurkari erraza izanen horretarako. Izan ere, etxean sendo azaltzen den taldea da gernikarra, arriskutsua, eta beraz, beraiek baino joko arriskutsuagoa zelairatuko beharko dute irundarrek.
Ia talde guztia erabilgarri edukiko du Ramses Gilek asteburu honetan: “Peru bere bilakaerarekin dago oraindik eta David zigortua dago, baina bertze guztiak erabilgarri daude. Egia da Beñat eta Manex ukituak daudela, baina ez badago bertzerik, libre egonen dira. Hori ona da deialdia egiteko, denen artean erabaki behar dugulako”.
Ongi erabaki beharko dute baita ere, Gernika aurkari gogorraren kontra ahalik eta talderik lehiakorrena zelairatzeko. Izan ere, “aukerak sortzen dituen” taldea da Gilen hitzetan, are gehiago bere etxean noski. Horregatik beragatik, neurketa zaila izanen dela aurreikusten du entrenatzaileak: “Bere etxean zaila izanen da. Bi aurrelari oso arriskutsu ditu eta, orokorrean, beti sortzen dute arriskua partiduetan”. Real Unionek, bere aldetik, “beraiek baino arrisku gehiago sortu” beharko du, gernikarrak txuribeltzen “zelaitik kanpo mantendu eta atean asmatu” ere izanen dira gako garaipena eskuratzeko.
Hori lortzeko zelaia eta estadioa egokiena dela ziurtatu du prestatzaileak. Gainera, zaleak ere hurbil izanen dituztelakoan daude eta horrek beti laguntzen duela azpimarratu du Gilek: “Zaleek beti giro ona jartzen dute eta guri horrek mesede egiten digu”. Beraz, egoera guztiak Real Unionen alde egon daitezke biharko partiduan, berriz ere garaipenaren bidean sartzeko helburua lortzeko.