Ramses Gil izanen da Real Union taldearen entrenatzaile berria

2025/06/13
Gimnástica Segoviana taldetik dator eta, momentuz, denboraldi batez sinatu du prestatzaileak Irungo klubarekin. Bere ibilbide profesional guztira klub berean egin du, bere etxekoan. 2022tik lehen taldeko lehen entrenatzailea izan da, baina aitzinetik ere bigarren entrenatzaile eta kirol zuzendari gisa ere aritutakoa da.
Ramses Gil izanen da Real Union taldearen entrenatzaile berria
Gimnástica Segoviana

Real Union Club Irunek jakitera eman duenez, Ramses Gil izanen da klub txuribeltzaren lehen taldeko entrenatzailea heldu den denboraldian. Hain zuzen ere urte bateko kontratua sinatu du orain arte Gimnástica Segoviana taldeko prestatazailea izan den Gilek. Libre dator Galera, 2022tik bere etxeko klubeko lehen taldeko lehen entrenatzailea izan ondotik. Aitzinetik ere, bertze lanetan aritu da leku berean, hala nola, bigarren entrenatzailearekin gisa edota kirol zuzendari gisa.