Ramses Gilek Real Uniongo entrenatzaile izaten segituko du

2026/05/19
Real Union Klubak jakitera eman duenez, segoviarrak 2026/27 denboraldirako kontratua sinatu du lehen taldearekin. Igoera lortu ondotik, klub txuribeltzak Gil saritu du eta horrela, Lehen RFEF Mailan arituko den taldea gidatuko du prestatzaileak, aurtengo denboraldiko lan onari segida emanez. Gil dagoeneko lanean dago, talde teknikoarekin eta kirol zuzendariarekin batera, heldu den denboraldirako taldea osatzen.
Ramses Gilek Real Uniongo entrenatzaile izaten segituko du
Real Union Klubak Ramses Gilekin zuen kontratua bertze denboraldi batez luzatu duela jakinarazi du. Lehen RFEF Mailara igoera lortu ondotik, Segoviako entrenatzaileak Irunen segituko du lanean 2026/27 denboraldian, aurtengo dinamika onari segida emateko asmoz. Izan ere, azken denboraldi honetan, helburu guztiak lortu ditu prestatzailean lehen taldearekin, abendutik aitzinera 20 garaipen, 9 berdinketa eta 5 porrot erdietsiz eta mailaz igotzeko saria denboraldia bukatu baino lau jardunaldi lehenago lortuz. Horrela, klubak segoviarraren lana saritu nahi izan du eta berekin lanean segitu Lehen RFEF Mailara bueltan. Dagoeneko elkarlanean daude, entrenatzailea, talde teknikoa eta kirol zuzendaria, heldu den denboraldirako talderik onena osatzeko asmoz.