Real Union Kluba heldu den urterako plantilla osatzen hasi da
2026/05/27
Klub txuribeltzak jakinarazi duenez, Javier Fontanen, Alvaro Mateoren, Luca Sangalliren, Martin Arrutiren, Javier Soroetaren, Mustapha Muhammaden eta Unai Garciaren kontratuak indarrean segitzen dute. Kontrara, taldeak ez ditu Labakaren, Iradiren, Miguelezen, Mecerreyesen, Torresen eta Fernandezen kontratuak berritu.
Real Union Kluba heldu den denboraldiko plantilla osatzen hasi da. 2026/27 ikasturtean, Lehen RFEF Mailan arituko da taldea eta dagoeneko kategoria horretan talde lehiakorrena osatazeko lanetan ari da. Horrela bada, klub txuribeltzak kontratuetan egonen diren aldaketen inguruko informazioa helarazi du. Alde batetik, zazpi jokalarik oraindik ere euren kontratua indarrean dute Real Unionekin, beraz, horiek dira momentuz taldea osatzen dutenak: Javier Fontan, Alvaro Mateo, Luca Sangalli, Martin Arruti, Javier Soroeta, Mustapha Muhammad eta Unai Garcia.
Bertzalde, klubak ez die eskaintza berririk egin bertze sei jokalariri, eta hauek ez dira taldearen parte izanen heldu den denboraldian: Aimar Labaka, Manex Iradi, Santiago Miguelez, Javier Mecerreyes, Laken Torres eta David Fernandez. Azken zerrenda honetara Hugo Carrillo eta Thierry Katsukunya gehitu behar dira, hauek euren jatorrizko klubetara bueltatuko direlako.
Honekin beraz, klubak lanean segitzen du taldea osatzeko eta bidenabar, eskerrak eman nahi izan dizkie jokalariak guztiei "lehen egunetik erakutsitako ahalegin, lan eta dedikazioagatik". Aldi berean, "zorterik onena opa die, bai euren ibilbide profesionalean, baita pertsonalean ere".