Real Union Rocak garaipen garrantzitsua erdietsi zuen asteburuan Oiartzunen
Oiartzun KE: Eneko Otsagabia ; Jon Mikel Mitxelena (80’, Xabier Eizmendi), Jon Manuel Vega, Eñaut Loperena (82’, Mikel Mitxelena),Eñaut Fernández (85’, Ander Irazoqui), Mikel Aramburu, Gorka Güemes, Nikolax Cazabon (70’, Eñaut Romero), Aitzuri Noble, UnaiCortajarena, Oier Echave (78’).
Real Union Roca: Oihan Fernández; Ander Fernández, Iñigo Elizechea, Axel Arrikarte (55’, Iñaki Cabo), Aimar Labaka; Manu Pinillos (70’, Adrien García), Markel Mancisidor; Jon Ortiz (64’, Aitor Echeverría), Mustapha Hussaini Muhammad, Xabier Garzón (70’, Fermín Corvo);Beñat Palenzuela (64’, Asier Unsain).
Golak: 0-1, Xabier Garzón (9′). 0-2, Mustapha Muhammad (60′). 0-3, Mustapha Muhammad (63′). 1-3, Eñaut Fernández (85′).
Epailea: Jesús Ibáñez González. Tarjetas amarillas para Carlos García (entrenador, 35′) y para Iñigo Elizechea (53′) en el Real Unión Roca.
Real Union Rocak 1-3 irabazi zuen pasa den larunbatean Oiartzunen kontra, Karla Lekuona zelaian. Hasi eta berehala lortu zuen talde irundarrak markagailua bere alde jartzea eta 0-1ekoarekin joan zen atsedenaldira. Bigarren zatian, bertze bi golekin, erabakita utzi zuen partidua, nahiz eta etxekoek ere baloi batekin atean asmatu. Ez zen nahikoa izan eta hiru puntuak osorik Irunera joan ziren.
Lehen zatiko bederatzigarren minutuan lortu zuen Xabi Garzonek lehen gola, eta 0-1ekoarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira. Bigarren zatian, bi gol segidan lortu zituen Mustapha Muhammadek (60. eta 63. minutuetan) eta horrela, 0-3koarekin, erabakita utzi zuten Real Union Rocak partidua. Hala ere, Oiartzunek gol bat sartzeko aukera aprobetxatu zuen, Eñaut Fernandezen eskutik, eta markagailuko aldea murriztu zuen, baina ez zen nahikoa izan partidua berdintzeko.
Garaipen honekin, eta hiru puntu gehiago batuta, talde txuribeltza hirugarren da sailkapenean, 61 punturekin guztira. Heldu den asteburuan, denboraldiko azken partidua jokatuko du taldeak etxean, Galen, Elgoibarren kontra.
Iñigo Elizetxeak egin du partiduaren balorazioa.