Real Union Rocak nagusitasuna erakutsi zuen Stadium Galen

2025/05/13
Beasain Bren kontra 6-0ko markagailuarekin irabazi zuen talde txuribeltzak. Lehen zatian dagoeneko erabakita utzi zuten partidua etxekoek, 5-0ekoarekin joan baitziren atsedenaldira. Bigarren zatian, egindako lan ona berretsi zuten eta hiru puntuak poltsikoratu zituen Carlos Garciaren taldeak.
Real Union Rocak nagusitasuna erakutsi zuen Stadium Galen
Real Union Roca 6
0 Beasain KE B

Real Union Roca: Oihan Fernández; Ander Fernández (57′, Ayoub El Hammami), Axel Arrikarte (72′, Nicolás Chouza), Iñigo Elizetxea, Aimar Labaka; Manu Pinillos, Markel Mancisidor (57′, Fermín Corvo), Telmo Dolado (63′, Xabier Garzón), Jon Ortiz (63′, Asier Unsain); Mustapha Hussaini Muhammad, Beñat Palenzuela.

Beasain KE “B”: Eñaut Vadillo; Anher Ezkerra (45′, Adrián Corta), Xabier Monreal (80′, Oier Mujika), Eneko Arrese, Eneko Toledotxiki, Haritz Valdivielso, Aitor Rojo, Xabat Larrañaga (66′, Unax Vitoria), Ander Seara, Iratz Lizarraga (45, Iñigo Cortés), Unax Garmendia.

Golak: 1-0, Beñat Palenzuela (7′), 2-0, Mustapha Hussaini Muhammad (12′). 3-0, Mustapha Hussaini Muhammad (35′). 4-0, Jon Ortiz (38′). 5-0, Telmo Dolado (42′). 6-0, Asier Unsain (66′).

Epailea: Álex Aramberri Vélez. Txartel horiak Real Union Rocako Ander Fernándezi (28′) eta Beasain K.E. ‘B’ko Aitor Rojori (32′), Anher Ezkerrari (34′) eta Eneko Arreseri (51’).

Real Union Rocak 6-0eko markagailu zabalarekin irabazi zuen, pasa den larunbat arratsaldean etxean, Beasain Bri. Lehen zatian erabakita utzi zuen partidua talde txuribeltzak, bortz gol sartuta. Bigarren zatian, seigarren ere lortu zuen Carlos Garciaren taldeak eta hiru puntu garrantzitsu batu zituen sailkapenera. 

Lehen zatiaren zazpigarren minutuan aitzindu zen Real Union Roca, Beñat Palenzuelak sartutako golari esker. Bortz minutu beranduago, larunbatean bigarren taldearekin debuta egin zuen Mustapha Hussaini Muhammadek gola sartu eta 2-0ekoa ezarri zuen. Debutariak bigarrena sartzeko aukera ere aprobetxatu zuen 35. minutuan, eta Jon Ortizen eta Telmo Doladon gol banarekin, 5-0ekoarekin joan zen talde txuribeltza atsedenaldira. 

Dena erabakita bazegoen ere, bigarren zatian lehiatzen segitu zuen etxeko taldeak eta seigarren gola sartzeko aukera ere aprobetxatu zuen Asier Unsainek. 6-0eko markagailuarekin beraz, garaipena Real Union Rocarentzat izan zen eta honen ondotik, sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da taldea, 58 punturekin guztira. Denboraldiko helburuak hurbil ditu eta heldu den asteburuan, Oiartzunen kontra, dena ematera aterako da zelaira. 

Oihan Fernandezek egin du partiduaren balorazioa.