Real Union Rocak puntu bat erdietsi zuen Azkoitian
Anaitasuna CD: Aritz Sudupe; Julen Olaizola (61′, Mikel Aramendi), Unai Pérez, Jon Izagirre, Beñat Garmendia, Xabier Soraluce, Ander Pastrián (82′, Hicham Hazim), Galder Guembe (90′, Gorka Larrañaga), Carlos Juaristi, Eneko Espinaco (61′, Aimar Guembe), Oihan Etxaniz.
Real Union Roca: Odei Rodríguez; Ander Fernández, Axel Arrikarte, Iñigo Elizetxea, Aimar Labaka; Markel Mancisidor, Manu Pinillos, Jon Ortiz (56′, Brice Ghussein), Xabier Garzón (75′, Fermín Corvo); Asier Unsain (45′, Telmo Dolado), Beñat Palenzuela (90′, Ayoub El Hammami).
Golak: 1-0, Carlos Juaristi (21′). 1-1, Beñat Palenzuela (44′). 1-2, Markel Mancisidor (75′). 2-2, Hicham Hazim (90′).
Epailea: Ignacio Tejadas Aguirre. Txartel horiak Anaitasuna C.D.ko Julen Olaizolari (2′), Ander Pastriáni (50′) eta Aritz Suduperi (90′) eta Real Union Rocako Ander Fernándezi (70′).
Real Union Rocak bina berdinduta bukatu zuen asteburuan Anaitasunaren kontra. Gibeletik jokatzen hasi zen talde txuribeltza eta markagailua berdintzeko, eta iraultzeko, gai izan zen. Hala ere, partiduaren azken minutuan, azkoitiarrek gola sartu eta neurketa berriz ere berdindu egin zuten, jardunaldiko puntuak banatuz.
Lehen zatiko 21. minutuan sartu zuen lehen gola Anaitasuna, Carlos Juaristiren bitartez. 1-0ekoa jarri bazuten ere, Real Union Rocak atsedenaldira bidean berdindu zuen emaitza, Beñat Palenzuelak sartutako golari esker. Hau guti balitz, bigarren zatian markagailua irundarren alde jartzeko gai izan zen Markel Mancisidor eta bukaera bitarte horrela mantentzeko ahalegina izan zuten. Garaipena eskura zutenean ordea, Hicham Hazimek gola sartu zuen neurketaren azken minutuan eta astirik gabe utzi zuen talde bisitaria. 2-2ko berdinketarekin, puntuak banatu zituzten bi taldeek. Sailkapeneko hirugarren postuan kokatuta dago orain talde txuribeltza, 55 punturekin, eta hurrengo asteburuan Beasain B jasoko du Stadium Galen.
Xabi Garzonek egin du partiduaren balorazioa.