Real Union Rocak Tolosa garaitu zuen maiatzaren leheneko jardunaldian
Real Union Roca: Odei Rodríguez; Axel Arrikarte, Iñigo Elizetxea, Jon Ortiz, Beñat Palenzuela, Diego Letamendia, Ander Fernández (82′, Ayoub El Hammami), Iñaki Cabo (75′, Fermín Corvo), Mikel Martin (64, Xabi Garzón), Asier Unsain (61′, Telmo Dolado), Markel Mancisidor (70′, Manu Pinillos).
Tolosa CF: Ander Iriarte; Aitor Aguirre, Jokin Cipitria, Odei Martínez (75′, Ander Cipitria), Julen Quinquilla (63′, Iñigo Azurza), Endika Iriarte (80′, Joanes Ibarguren), Haimar Marcos (58′, Danel Barriola), Luken Larrañaga, Ander Zubillaga, Unai Ugartemendia (71′, Xabat Aizpurua), Mikel Zubizarreta.
Golak: 1-0, Beñat Palenzuela (8′). 2-0, Jon Ortiz (90′). 2-1, Ander Cipitria (90′).
Epailea: Santiago Cuyami Gaiztarro. Txartel horiak Real Union Rocako Axel Arrikarteri (45′) eta Ayoub El Hammamiri (89′).
Real Union Rocak 2-1 irabazi zuen atzo arratsaldean Tolosaren kontra Stadium Galen. Lehen zatiko zortzigarren minutuan aitzindu zen etxeko taldea eta luzapenean utzi zuen erabakita partidua, bigarren gol batekin. Azken jokaldian talde bisitariak aldeak murriztea lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan partidua berdintzeko.
Talde txuribeltzaren lehen gola zortzigarren minutuan iritsi zen, Beñat Palenzuelaren bitartez. 1-0eko markagailua ezarri zuten honela etxekoek eta bukaera bitarte mantendu zuten emaitza bera. Luzapenean, etxekoen bigarren gola ailegatu zen, Jon Ortizen eskutik eta erabakita utzi zuten honela garaipena. Hala ere, 94. minutuan, Tolosak aldeak murriztea lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan partidua berdintzeko.
Garaipen honekin, Real Union Roca sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da, 54 punturekin guztira. Hirugarren Mailara igotzeko play-offak jokatzeko ezinbertzekoa izanen da asteburuan Azkoitian partidu ona egitea. Igandean jokatuko du talde txuribeltzak, 16:30ean, Anaitasunaren kontra.
Axel Arrikartek egin du partiduaren balorazioa.