Real Unionek denboraldiko lehen porrota jaso zuen asteburuan

2025/10/20
Talde txuribeltzak 0-2 galdu zuen Sestaoren kontra, pasa den larunbatean (urriaren 18an) Stadium Galen. Partiduaren hasieran hartu zuten aurre bisitariek eta bigarren zatian lortu zuten garaipenari eustea, bigarren gol batekin. Etxekoak bukaera bitarte saiatu ziten errenta murrizten eta emaitza bere alde jartzen, baina ezinezkoa egin zitzaien eta horrela, denboraldiko lehen porrota jaso zuen Ramses Gilen taldeak.
Real Unionek denboraldiko lehen porrota jaso zuen asteburuan
Real Union Club 0
2 Sestao River Club

Real Unionek 0-2 galdu zuen, pasa den larunbatean, Sestaoren kontra Galen. Neurketa ongi hasi bazuen ere, lehen gola bizkaitarrek lortu zuten eta geroztik, partiduaren buruzagitza eraman zuten aurkariek. Bigarren zatian sartutako bigarren golarekin, nagusitasuna berretsi zuten eta aukerarik gabe utzi zuten etxeko taldea. Txuribeltzek denboraldiko lehen porrota jaso zuten honela. Honen ondotik, hamar punturekin, sailkapeneko hamargarren postura jeitsi da Ramses Gilen taldea. 

Partidua hasi eta berehala hartu zuen aitzina Sestaok. Real Union ongi kokatua zegoen, baina Labakak egindako pase motz bat aprobetxatu zuen Asier Benitok Jon Tenaren aurrean jartzeko eta hura gainditzeko. 0-1ekoa ezarri zuen talde bizkaitarrak markagailuan eta abantailarekin jokatu zituen hurrengo minutu luzeak. Etxekoek zailtasunak izan zituzten jokoari jarraikortasuna emateko eta aukerak sortzeko, Sestao ongi antolatua zegoelako zelaian, eroso jokatzen. Honela, abaguneak sortu gabe aritu zen Real Union, baloi asko galduz eta aurkariaren golari erantzunik eman gabe. 

Bigarren zatian, bi aldaketa egin zituen txuribeltzen entrenatzaileak, partiduaren norbaidea aldatzeko asmoz. Edonola ere, Sestaok bere nagusitasuna erakutsi zuen bertze behin Galen eta bigarren gola sartzeko aukera ongi aprobetxatu zuen. Kontraeraso azkar baten bidez, jaurtiketa egin zuen Sestaok atera, Jon Tenak ongi gelditu zuena. Hala ere, errebotea Jorge Luisen oinetan gelditu zen eta honek ez zuen barkatu, gola sartu zuen ate huts batean. Azken minutuetan, etxekoak aldea murrizten saiatu ziren eta Soroetak izan zuen horretarako aukerarik garbiena, baina talde bizkaitarrak aukera desbideratu zuen. Soroeta berriz ere saiatu zen burukada batekin, baina hau ere langatik gora joan zen. Hau izan zen partiduaren azken aukera gola sartzeko eta beraz, 0-2koarekin bukatu zen euskal derbia Galen. 

Denboraldiko lehen porrota jasota, Real Union sailkapeneko hamargarren postura jeitsi da orain, hamar punturekin guztira. Heldu den asteburuan, Eibar B bisitatuko du talde txuribeltzak, urriaren 25ean, 19:00etan.