Real Unionek Eibar garaitu zuen Areition
Real Unionek 0-1eko markagailuarekin garaitu zuen Eibar B, pasa den larunbat arratsaldean Areition. Aurreko asteburuko porrota ahanzteko baliatuko zuten garaipena, euren buruengan sinisteko eta borrokatzen segitzeko. Unai Garciak sartu zuen gol, 74. minutuan, eta honela bertze hiru puntu batu zituzten sailkepenera, postuetan ere gora eginez.
Real Union indartsu zelairatu zen Areition, Eibar Bren kontrako partiduan nabarmentzeko asmoz. Hala ere, lehen aukera garbia etxekoena izan zen, 12. minutuan, baino langara joan zen jaurtiketa. Saiakera horrek kemena eman zion Eibarri eta baloiaren jabetza edukitzea lortu zuen hurrengo minutuetan. Bisitariak sendo mantendu ziren atzean, antolatuta eta hutsunerik utzi gabe, edozein saiakera gelditzeko asmoz. Horrela, txuribeltzek buelta eman partiduari eta lehen abagunea sortu zuten, Telleren eskutik, baina atezainak ongi gelditu zen hau. Honela, hutsera berdinduta ailegatu ziren bi taldeak atsedenaldira.
Bigarren zatian, Real Union biziago bat ikusi ahal izan zen Areition eta saiakera gehiago ere egin zituen aitzina hartzeko. 52. minutuan, Katsukunyak lortu zuen jaurtiketa egitea, baina Unai Ayalak gola sahiestu zuen. Taldearen nagusitasuna gero eta nabarmenagoa zen eta orduan iritsi zen gola sartzeko gaia. Arean izandako jokaldi nahasiaren ondotik, Tellecheak defentsa baten kolpea jaso zuen eta epaileak penaltia adierazi zuen. Unai Garcia izan zen penaltia jaurtitzeaz arduratu zena eta ez zuen hutsik egin. 74. minutuan, 0-1ekoa ezartzeko gai izan zen, bere taldea aitzinetik jarrita.
Eibar B berdinketaren bila aritu zen hurrengo minutuetan, baina mugako taldea sendo mantendu zen. Tenak gol bat gelditu zuen eta arauzko denbora 0-1ekoarekin bukatu zen. Partidua aldiz, zazpi minutu gehiagoz luzatu zen, baina hor ere gogor aritu zen talde txuribeltza defentsan eta hiru puntuak eskuratu zituen azkenean, garaipena lortuz.
Real Union garaipenaren bidean sartu da berriro ere, eta sailkapeneko zortzigarren postura igo da, 13 punturekin guztira. Heldu den azaroaren 2an etxera bueltatuko da berriz ere talde txuribeltza eta Gernikaren kontra jokatuko du, 17:00etan.