Real Unionek puntu bat atera zuen Deportivo Alaves Bren kontrako partidutik

2026/02/02
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen Alavesekin, pasa den larunbat arratsaldean Stadium Galen. Golik gabeko jardunaldia jokatu zuten bi taldeek, baina hala ere, puntu bat eraman zuten bi taldeetako bakoitzak. Puntu gehigarri horrekin, Ramses Gilen taldeak lidergotzan segitzen du, 41ekin guztira, Utebo bigarren sailkatutik bi puntuko tartearekin.
Real Unionek puntu bat atera zuen Deportivo Alaves Bren kontrako partidutik
Real Union Club 0
0 Deportivo Alaves B
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den larunbat arratsaldean Stadium Galen, Deportivo Alaves Bren kontra. Eguraldia kaskarrarekin jokatu zuten jardunaldia eta horrek baldintzatu zuen zelaiaren egoera, baita partiduaren norabidea ere. Golik gabeko neurketa izan zen, ez talde batez ez bertzeak ere, ez baitzuen lortu atean asmatzea. Horrela, puntuak banatu zituzten eta talde txuribeltzak lidegortzan segitzeko beharrezkoa lortu zuen, nahiz eta bigarren sailkatuarekin tartea murriztu. Stadium Gal baldintza kaskarretan zegoen asteburuan, astean zehar izandako euriteen ondorioz. Partiduaren egunean berean ere, eguraldia ez zuten lagun izan Real Unionek eta Deportivo Alaves Bk, eta hori izan zen neurketaren norabidea markatu zuena. Lehen zatian, baloia mugitzea zaila egin zitzaien jokalariei eta lehia fisikoa izan zen nagusi. Etxekoak pixka bat ausartago zelairatu ziren eta bisitariek txuribeltzen defentsa sendoari hutsuneak bilatu zizkioten. Hala ere, ez bataz ez bertzeak ez zuen lortu markagailua irekitzea, beraz hutera berdinduta ailegatu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, Real Unionek nagusi izaten segitu zuen eta lehen saiakerak egin zituen gola lortzeko. Laken eta Iradiren arteko jokaldia izan zen lehen hurbilketa, baina bietako bakar batek ere ez zuen errematean asmatu. Aukera garbiena berriz, Lakenek izan zuen ondotik. Area ertzetik jaurtiketa egin zuen, baina Swiderskik kornerra bidali zuen baloia geldialdi bikain batekin. Hortik aitzinera, txuribeltzek presioa egin zuten erdiraketa eta korner ugariren bidez, baina saiakera bakar batez ez zuen aurkarien atezaina larritu. Horrela, hutsera berdinduta ailegatu ziren neurketaren bukaerara ere, jardunaldiko puntuak banatuta eta emaitza justuenarekin. Partiduaren azpimarratzeko momenturik garrantzitsuena Beñat Palenzuelaren debuta izan zen. Itundarrak lehen minutuak jokatu zituen lehen taldearekin, bere futbolari ibilbidean aurrerapausu bat emanez. Talde txuribeltzak sailkapeneko lidergotzan segitzen du, azken jardunaldian puntu bat gehiago batuta. Guztira, 41 ditu, bigarren sailkatua den Utebori bi puntu ateratzen diolarik. Heldu den asteburuko aurkaria Gernika izanen da, igandean (otsailaren 8an), 19:30ean.