Sestao River izanen da Real Unionen lehen aurkaria Federazio Kopan

2025/07/04
Gaur ospatu da Federazio Kopako fase autonomikoko lehen kanporaketa zozketa eta horren arabera, Real Union eta Sestao River aurrez aurre izanen dira lehen partidu horretan, abuztuaren 13an Las Llanas zelaian. Ordutegia oraindik zehaztu gabe dago.
Sestao River izanen da Real Unionen lehen aurkaria Federazio Kopan

Sestao River Club izanen da Real Unionen aurkaria Federazio Kopako fase autonomikoko lehen kanporaketan, gaur eguerdian egindako zozketaren arabera. Partida Las Llanas zelaian jokatuko da, abuztuaren 13an, oraindik konfirmatu gabe dagoen ordutegian. 

Parekatzeak honako hauek izan dira:

Sestao River Club – Real Unión Club
SD Amorebieta – San Ignacio CF
CD Derio – CD Santurtzi KE
Libre: SD Gernika

Finalerdietako partiduak abuztuaren 20an jokatuko dira eta finala berriz, abuztuaren 27an.