Tao Gey-Emparanek 2028ra arte luzatu du Irudek Bidasoa Irunekin duen kontratua

2025/05/21
Urruñako jokalari gazteak, hala ere, hurrengo bi denboraldietan utzita arituko da bertze talde batean. Talde horiaren elastikoarekin 126 partidu jokatu ditu Gey-Emparanek guztira, eta 203 gol sartu 2020/21 denboraldian debuta egin zuenetik.
Tao Gey-Emparanek 2028ra arte luzatu du Irudek Bidasoa Irunekin duen kontratua

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Tao Gey-Emparanek 2028ra arte luzatu du Irudek Bidasoa Irun taldearekin zuen kontratua. Hala ere, Urruñako jokalari gazteak utzita jokatuko ditu hurrengo bi denboraldiak. 

2020/21 denboraldian egin zuen debuta Tao Gey-Emparan Irudek Bidasoa Irun taldearekin. CD Bidasoaren bigarren taldean jokatu zuten horren aitzinetik, Anglet Biarritz Olympique Handball taldeak bere lehen urratsak eman ondotik. Profesionala denetik, 126 partidu jokatu ditu guztira elastiko horiarekin eta 203 gol sartu ditu. 

Julen Aginagalde Bidasoa klubeko kirol zuzendariak positiboki baloratu du Taoren berritzea, baita bere uztea ere: “Tao Geyren hiru denboraldirako berritzea garrantzitsua dela uste dut, alde guztietatik: bai klubarentzat eta bai berarentzat. Tao bi urtez utzita joango da beste talde batera, baina guk nahi dugu taldearen dinamikarekin jarraitzea. Badakigu itzultzen denean oraindik jokalari hobea izango dela, eta etorkizunean berarekin kontatzen dugu. Oso pozik gaude bai berak eta bai guk hartutako erabakiarekin”.