Thierry Katsukunya Aston Villatik Real Unionera
Real Unionek jakitera eman duenez, Thierry Katsukunya (Gales, 2005) gehituko da talde txuribeltzera. Atzelari gaztea utzita ailegatuko da Irunera Aston Villatik eta denboraldi batez arituko da kamiseta txuribeltzarekin.
Katsukunya Birminghameko taldean aldaketak egin ondotik ailegatu da Irunera. Pasa den denboraldian, filialaren atzealdeko funtsezko piezetako bat izan zen jokalaria. 16 partida jokatu zituen 21 urtez azpiko talderarekin, Vertu Trophy eta UEFA Youth League-n parte hartzeaz gain. Coventry Cityko harrobian hezitakoa da, eta bere bilakaerak Aston Villaren ateak ireki zizkion maila baxuagoetan. Nazioartean, hainbat aldiz Galesko selekzioaren deialdietan sartu da eta azkenik, pasa den ,artxoan egin zuen debuta 21 urtez azpikoekin.