Udan kirol eta lagun berriak egiteko udalekuen eskaintza aurkeztu dute Irungo klubek
2026/06/17
UDA 2026 programa 6 eta 17 urte bitarteko haurrei eta nerabeei zuzenduta dago, eta udaran kirola, aisia eta txangoekin uztartuz, urtean zehar egin ohi ez duten beste jarduera bat probatzeko aukera eman nahi dute hiriko klubek. Aurtengo programak uretako zenbait kirol, hala nola igeriketa, surfa, piraguismoa edo stand up paddle-a biltzen ditu, baita bestelako aukerak ere. Futbola (emakumezkoen eskaintza espezifikoa ere), squash, tenis, eskubaloia, gimnasia erritmikoa, xakea edo atletismoa besteak beste.
Irungo Udaleko Kiroletako ordezkari Borja Olazabalek, hiriko zenbait kirol taldetako ordezkariekin batera, UDA 2026 kirol-jardueren kanpainaren berri eman du gaur Real Union pasealekuko Santiagotarraken ontziralekuan. Ordezkariak azaldu duenez, «Irungo Udalak urteak daramatza kirola sustatzen urte osoan, eta klubek udan egiten duten eskaintza honi esker, haur eta gazte irundarrek urtean zehar praktikatzen ez dituzten beste kirol batzuk probatzeko aukera izaten dute». Haur eta gazteentzako ez ezik, klubentzako ere aukera paregabea dela nabarmendu du, haien kirola «modu ludiko batean» eskaintzeko.
Aurten, guztira, udako 24 ikastaroko eskaintza egiten dute kirol klubek. 6 urteko haurrentzat hasi eta 17 urtera bitarteko gazteei zuzendutako ikastaro eta campusak izango dira, eta norbere kirol jarduera ardatz hartutako eskaintza bada ere, gehienak udaleku formatua eskaintzen dute. Izan ere, kirol teknifikazio campus motakoak dira batzuk, baina klubek beren ohiko kirol hastapenak egitearekin batera, igerileku, hondartza eta mendira ateraldiak antolatzen dituzte astebeteko udalekuen eskaintza borobiltzeko.
Aurtengo programak uretako zenbait kirol, hala nola igeriketa, surfa, piraguismoa edo stand up paddle-a biltzen ditu, baita bestelako aukerak ere. Hala nola futbola (emakumezkoena eskaintza espezifikoa ere), squash, tenis, mahai-tenisa, eskubaloia, gimnasia erritmikoa, xakea edo atletismoa besteren artean. Jarduera gehienak ekainaren azken astetik hasi eta abuztura bitartean eskainiko dituzte.
Ondoko erreportaian entzun ditzakezue kirol elkarte zenbaitzuetako ordezkariak haien eskaintzaren berri emanez.