Unai Amiano 4 1/2ko Eusko Label Txapelketako finalera sailkatu da bigarren urtez segidan

2026/11/09
Pasa den ortziralean, azaroaren 6an, Xabier Rekalderi 22-17ko markagailuarekin irabazi zion pilotari irundarrak eta horrela, profesionala denetik bigarren urtez segidan, txapelketa honen finalera sailkatzea lortu dun. Iazko Arantza kentzeko aukera izanen du beraz, heldu den larunbatean, azaroaren 14an, Zubizarreta III.aren kontra.
Unai Amiano 4 1/2ko Eusko Label Txapelketako finalera sailkatu da bigarren urtez segidan
Mireya Lopez
Unai Amiano pilotari irundarrak 4 1/2ko Eusko Label Txapelketako finalera sailkatzea lortu du bigarren urtez segidan, finalerdietan Xabier Rekalderi 22-17ko markagailuarekin irabazita. Profesionala denetik hirugarren finala jokatuko du horrela Amianok, eta iazko arantza kendu nahiko du oraingoan, Uranzu frontoian txapelketa honetako finala jokatu baitzuen orduan eta txapeldunorde suertatu zen. Oraingo honetan, eszenatoki berean, Zubizarreta III.a izanen du aitzinean, profesionaletako bigarren txapela lortzeko saiakeran. Ia ordubeteko partida izan zen Amiano eta Rekalderen artekoa. 342 pilotakadetan, nagusi izan zen irundarra 22-17ko markagailua erdietsita. Amianok 10 tanto egin zituen eta 5 galdu. Rekaldek berriz, 12 tanto egin eta bertze 12 galdu. Bigarren finalerdian, Zubizarreta anaiak izan ziren aurrez aurre eta nagusienak lortu zuen finalerako txartela bertan, 22-8ko emaitzarekin. Horrela, heldu den azaroaren 14an, Irungo Uranzu frontoian jokatuko den 4 1/2ko Eusko Label Txapelketako finalean Amiano eta Zubizarreta III.a izanen dira aurrez aurre.