Urrezko eta zilarrezko domina bana Espainiako Erreka eta Trabesia Txapelketan

2025/05/16
Madrilen ospatu zen lehiaketan, kadeteak lortu zituzten emaitzatik hoberenak. June Arrastuak eta Katixa Francok urrezkoa eskuratu zuen K2 modalitatean eta Eider Ceciliak berriz, zilarrezkoa poltsikoratu zuen K1 kategorian. Santiagotarrak berriz, hamabigarren izan zen kluben arteko sailkapen orokorrean.
Urrezko eta zilarrezko domina bana Espainiako Erreka eta Trabesia Txapelketan

Santiagotarrak taldeko piraguista eta kanoistak Madrilen izan ziren pasa den igandean, Espainiako Erreka eta Trabesia Txapelketan parte hartzen. Piraguistei dagokionez, emaitza onak bildu zituzten bertan, kadete mailan. June Arrastua eta Katixa Franco lehen postuan sailkatu ziren, urrezko domina eskuratuz, K2 modalitatean. Eider Ceciliak berriz, zilarrezko domina poltsikoratu zuen K1 kategorian. Azkenik, kategoria mistoko K2an Nerea Egiguren eta Iker Camacho seigarren izan ziren, Ion Castrillo eta Irati Escribano taldekideen aitzinetik. Kanoistei dagokionez, Lia Elias laugarren izan zen eta Javier Herrera zortzigarren senior mailan. 

Aulki mugikorreko arraunlariak Libourneko Nazioarteko Estropadan

Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko saila Libournen izan zen, pasa den larunbatean, bertan ospatu zen Nazioarteko Estropadan. Frantziako hegoaldeko estropadarik garrantzitsuenetakoa da hau, eta aulki mugikorreko klub anitzek hartzen dute parte, baita Frantziakok, Kataluniakok eta Euskal Herrikoak ere. Aurtengoan, 2000 arraunlarik baino gehiagok hartu zuten parte, 500 ontzitan baino gehiagotan banaturik. 

Santiagotarrak taldearen aldetik, 77 arraunlari joan ziren Irundik, 19 ontzitan banatuta. Lehen postuan gelditu ziren taldeak hauen izan ziren:

- Oier Emazabel, Inhar Romano, Julen Beltran eta Luken Solozabal, jubenil mailako lauko scull-ean

- Ane Calvo, Jone Laguardia, Leire Navaridas, Aitzpea Gonzalez, Irati Laguardia, Elaia Saenz, Ana Collazos eta Maitane Zapirain, Urko Puy lemazainarekin, zortzikoan

- Arantza Zunzundegi, Izaskun Burutaran, Karmele Sorondo eta Elena Laguardiaen, beterano mailako lauko scull-ean 

-Iker Gonzalez, David Sevine, Antxon Arellano, Iñigo Tejero, Aitor Gonzalez, Joseba Larretxea, Ignacio Mancisidor eta Koldo Laguardia, Eloy Garcia lemazainarekin, beteranoen zortzikoan

Heldu den asteburuko lehiaketak Santiagotarrak-eko kirolarientzat

Ur bizietako saileko piraguistak Calasparran izanen dira asteburu honetan, bertan ospatuko den Gazte Promesen txapelketan. Ur lasaietako saileko kirolariak berriz, Pasaian eta Donostian izanen dira asteburuan. Larunbatean, Pasaian izanen dute lehen hitzordua Eskolarteko Jokoetan. Igandean berriz, Donostian izanen dira Eskolarteko Jokoetako Gipuzkoako Txapelketa jokatzen.