Urte Berriko Squash Txapelketan emakumeak nagusi
2026 urte hasierarik batera, Lur Alai Squash Klubak Urte Berriko Txapelketa ospatu zuen pasa den astean. Larunbat goizean hasi zuten lehiaketa, senior kategoriako partidekin, eta 12 emakumek eta 7 gizonezkok hartu zuten parte bertan. Denetan hoberenak Laetitia Estournes hendaiarra eta Xabi Azaldegi hernaniarra izan ziren, euren mailetan finala irabaziz. Emakumeetan, Estournesek Ione Iturria irundarra hartu zuen mendean finalean, maila handia erakutsiz. Hirugarren postuan berriz, Itsaso Urzelaieta (Pasaia) sailkatu zen. Gizonetan berriz, Xabi Azaldegi eta Iñaki Garcia lasartearraren finala bizitu ahal izan zen berriz ere, eta hernaniarrak lortu zuen aurkaria mendean hartzea. Kasu honetan, podiumeko hirugarren koskan, lagun izan zuten Miguel Basterra hondarribiarra.
Ezhoiko generoen arteko desoreka bizitu zen txapelketa honetan. Izan ere, emakumeak gehiago izan ziren gizonezkoak baino. Gorka Arretxe Lur Alai Squash Klubeko ordezkariak azaldu duenez, “ikasturte hasieratik igandeetan antolatutako squash saioetatik irtendako neska ugarik gogoz hasi dute urtea, beraien lehen txapelketan oarte hartuz. Izugarria izan da eta eskerrak eman behar dizkiegu”. Mutiletan berriz, partehartze apalagoa izan zen aurtengoan, baina hala ere, maila altukoa.
Igandean berriz, lehiaketa borobiltzeko, zortzi juniorrek beraien mailako txapelketa ospatu zuten. Hauek ere, eskola ikastaroetan egindakoa erakusteko aukera izan zuten, eta bilakaera eta garapen ona izan dutela ziurtatu zuten Artalekuko pistetan. Arretxeak azaldu duenez, “partida gogorrak, parekatuak eta jokaldi ikusgarriak eginda” jokatu zituzten gazteek eta finalerdi eta final ikusgarriak bizitu ahal izan zituzten bertaratutako zaleek. Finalean Iker Fernandez eta Adur Osa irundarrak izan ziren aurrez aurre, eta lehenak jantzi zuen azkenean txapela. Hirugarren postuan, Mara Barbarin iruindarra sailkatu zen.