Xavi Gonzalez Irudek Bidasoa Irungo jokalaria 2028ra arte

2025/06/16
Jokalari iruindarra Helvetia Anaitasunetik etorriko da Artalekura. 2025/26 denboraldirako fitxatu du eta 2028ra arte sinatu du kontratua talde horiarekin. Iruñeako taldearekin egin zuen debuta Plenitude ASOBAL Ligan eta geroztik, 70 partidu baina gehiago jokatu ditu eta 156 gol sartu ditu guztira. Azken denboraldian gainera, bere marka pertsonalik onena ere lortu du, 93 gol sartu baititu guztira.
Xavi Gonzalez Irudek Bidasoa Irungo jokalaria 2028ra arte

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Xavi Gonzalez izanen da Irudek Bidasoa Irungo jokalari berriz. 2025/26 denboraldian ailegatuko da Artalekura eta 2028ra arte sinatu du bere kontratua jokalari iruindarrak.

Xavier Gonzalez (Iruñea, 2004ko abenduaren 10a) Helvetia Anaitasunatik ailegatuko da Irudek Bidasoa Irunera. Talde nafarraren elastikoarekin egin zuen debuta Plenitude Asobal Ligan duela hiru denboraldi. Ordutik, 70 partida baino gehiago jokatu ditu maila gorenean, eta guztira 156 gol sartu ditu. Azken denboraldian bere marka pertsonalik onena lortu du gainera: 93 gol sartu ditu guzitra, bataz bertze 3,10 gol partidako.

Honez gain, hegaleko jokalaria Munduko eta Europako txapeldun izan zen Espainiako Jubenil Selekzioarekin eta Europako txapeldun Espainako Junior Selekzioarekin; hiru txapelketetan, eskuin hegaleko onenaren saria jaso zuen All Star Teamean.