Xavi Tuà Irudek Bidasoa Irungo jokalari berria

2025/06/11
CD Bidasoak jakitera eman duenez, Xavi Tuà jokalari kataluniarra Artalekura etorriko da heldu den denboraldian jokatzera. BM Ciudad de Logroñotik iritsiko da hegaleko jokalaria, Mikel Zabalak uzten duen hutsunea ordezkatzera.
Xavi Tuà Irudek Bidasoa Irungo jokalari berria

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Xavi Tuà fitxatu du 2025/26 denboraldian Artalekun jokatzeko. Hegalean aritzen den jokalaria, BM Ciudad de Logroñotik ailegatuko da Irunera, Mikel Zabalak utzitako hutsunea ordezkatzera. 

Xavi Tuàk ibilbide sendoa duen jokalaria dela azpimarratu du CD Bidasoak. Plenitude ASOBAL Ligan esperientzia du, BM Ciudad de Logroño aritu baita azken urtean, baina duela hamarkada bat egin zuela debuta Tuàk, Angel Ximenez Puente Genil taldearekin. Orduz geroztik, 200 bat partidu jokatu ditu eta 400 gol baino gehiago sartu guztira. Aurtengo denboraldian, bere ibilbideko goleatzaileena izan da, guztira 90 golekin (88 Plenitude ASOBAL Ligan eta 2 Errege Kopan).

Julen Aginagalde kirol zuzendariak erran duenez, “oso pozik gaude Xavier etorrerarekin. Uste dut asko emango digula bai defentsan kanpoalde horretan, bai erasoan eraginkortasunean eta kontraerasoaren gorakoan. Jokalari oso osatua da, eta ongietorria eman nahi diogu proiektu honetara batu dadin”.