AINHOA MORONEK ETA IDOIA KARRERAK EGUNEKO BI PARTIDAK IRABAZI ZITUZTEN

Larunbat goizean ospatu zen VII. Emakumeen Pala Txapelketako lehen jardunaldia eta Moron eta Karrera irundarrak irabazi zituzten partida guztiak

Larunbat goizean, 10:00etatik aurrera, Emeki Emakume Elkarteak antolatutako VII. Emakumeen Pala Txapelketari hasiera eman zioten. Lehen jardunaldi honetan hiru bikote ibili ziren elkarren aurka Soroetako frontoian eta Ainhoa Moron Lasak eta Idoia Karrera Etxebestek irabazi zituzten egunean jokatutako bi partidak.

Jardunaldiko lehen partidan Izaskun Amunarriz Izagirre (Hondarribia) eta Nerea Urizar Urrutia (Elorrio), Xuxuna Ochoteco Zubieta (Irun) eta Aloña Zabala Irastorza (Oiartzun) bikotearen kontra aritu ziren. Lau palista hauek urtero hartzen dute parte txapelketan eta astero biltzen dira Jostaldin entrenamenduak egiteko. Hau nabaria izan zen partidan zehar, izan ere, lasai eta eroso jokatu zuten bi bikoteek. Azkenik, Ochotecok eta Zabalak eskuratu zuten garaipena, 15-8ko markagailuarekin.

Bigarren partidan berriz, Ochoteco eta Zabala, Ainhoa Moron Lasaren (Irun) eta Idoia Karrera Etxebesteren (Irun) aurka neurtu ziren. Karrera 2021eko txapelduna izan zen Edurne Martiarena bikotekidearekin. Aurten, Moron zuen lagun eta nahiz eta lehen aldia zuen azken honek txapelketan parte hartzen, gogor borrokatu zuen Karrerarekin batera garaipena lortu arte. Hain zuzen ere, Irungo bikote honek irabazi zion Ochoteco eta Zabalari 15-2.

Goizeko azken partidan Moron eta Karrera eta Amunarriz eta Urizar bikoteak egon ziren elkarren aurka. Azken bikoteak indarra eta koordinazio ona erakutsi arren, ezin izan zieten aurre egin Irungo bi palistei eta 15-3ko markagailuarekin galdu zuten.

Giro ederrean joan zen lehen jardunaldi honetan, Isabel Alkain Etxeberria ibili zen epaile lanetan, hasieratik Emeki Emakume Elkarteak antolatutako ekimen honi bere babesa emanez, gainera. “Emekik antolatzen duen Emakume Pala Txapelketa niretzat ekintza oso berezia da eta horregatik gaur galaz jantzita etorri naiz”, esan zuen Alkainek.

AMAIAK ETA MAITEK ETA NEREAK ETA LAURAK IRABAZI DUTE FINALERDIRAKO TXARTELA

Maiatzaren 27an izan zen VIII. Emakume Pala Txapelketako bigarren jardunaldia Soroeta frontoian

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako VIII. Emakume...

ALOÑA-MAITE ETA ITSASO-MAIDER BIKOTEAK SAILKATU DIRA EMAKUME PALA TXAPELKETAKO FINALERDIETARA

Maiatzaren 20an eman zioten hasiera Emeki Emakume Elkarteak antolatzen duten VIII. Emakume Pala Txapelketari

Zortzigarren aldiz antolatu du Emeki...

ORTZIRALEKO PARTIDARAKO PILOTAK AUKERATU DITUZTE LAU PILOTARIEK

Hendaiako Daniel Ugarten arituko dira Laso-Imaz eta Peña II-Eskiroz bikoteak aurrez aurre

Bixintxo besten...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika