BEASKOETXEA-LOPEZ ETA GOIKOETXEA-IRASTORZA IZANGO DA FINALA

Hondarribia Grand Slameko final erdiak jokatuta, Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Irastorzak lortu zuten finalean jokatzeko txartela. Finala datorren urriaren 17an jokatuko da.

 Jai Alai World Tourrerako puntuagarria den ‘Hondarribiako Grand Slam’ probaren laugarren eta azken-aurreko jardunaldia hartu du Jostaldi pilotalekuak. 200 ikusle baino gehiagorekin, egungo araudiak baimentzen duen mugatik gertu, eta giro onarekin, finalerdiak jokatu dira, eta Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Irastorza nagusitu dira. Datorren ostiraleko finalak errebantxa izango du; izan ere, Goikoetxea-Irastorza 15-14 eta 15-4 nagusitu ziren eta aurreko urteko finala errepikatuko da.

Lehen finalerdian, Olharan-Etcheto faborito ziren Beaskoetxea-Lopezen aurka, sasoi hobean zeudelako eta ligaxkako bi partidak irabazi izanak hala erakusten zuelako. Norgehiagoka menderatzeko gertu izan ziren, baina azkenean hiru setetan eman zuten amore: 15-12, 14-15 eta 2-4, ordu eta erdiko jokoaren ostean.

Lehen setean Olharanen merituzko tantoak ikusi ahal izan ziren, baina markagailua 7-6raino parekatu zen. Hor egin zuten ihes gorriek 13-8 eta 14-9, baina kosta egin zitzaien seta irabaztea.

Bigarren txandan urdinak 0-2 irabazten hasi ziren, baina berriz ere Olharan-Etchetok agindu zuten markagailuan, kasu honetan lau tantoko aldearekin 10-6koan. 14-11koarekin eginda zirudien baina Beaskoetxea-Lopez 0-4ko partzialarekin markagailua irauli zuten. Azken set erabakigarrian, beste 0-4ko partzial bat erdietsi ondoren, 1-5 irabazi zuten.

Bigarren partidan Goikoetxea-Irastorzak faboritoen kartel argia zuten Olha-Del Ríoren aurka eta bi setetan (15-7 eta 15-8) eta berrogeita hamar minutu eskasetan irabazita, baieztatu zuten.

Partida 7-1 batekin hasi zen, nagusitasuna argia zen. Gorriak nagusi izan ziren eta abantaila handiena 13-6koan izan zuten. Bigarren setean lehen tantoa urdina izan zen, baina ez zuen asko iraun, Goikoetxea-Irastorza ez baitziren dominatzaile gidoitik atera. 10-4koaren ostean 10-7 eta 11-8 hurbildu ziren, baina partida 15-8koarekin amaitu zen. 

EDOZERTARAKO PREST DAGO BEÑAT REZUSTA

 Irungo Uranzu pilotalekuan 8-22 garaitu zuen Jose Javier Zabaleta eta Artola sendatu ezean, Altuna III.naren aurka arituko da Buruz Buruko txapelketaren...

EDURNE MARTIARENA ETA IDOIA KARRERA GARAILE

Hondarribiako Emakumezkoen VI. Pala Txapelketa Edurne Martiarena eta Idoia Karrera bikoteak bereganatu du. Emeki Elkarteko antolatzaileen iritziz, txapelketa...

BURUZ BURUKOAREN HIRUGARREN POSTUA IRUNEN ERABAKIKO DA

Jose Javier Zabaleta eta Beñat Rezusta atzelariek aurtengo Buruz Buruko txapelketari Irunen emango diete amaiera. 

Atzelarien arteko...

ZIRRARA SOROETAN

Hondarribiko Emakumezkoen VI. Pala Txapelketaren laugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean. Soroetako pilotalekuan lau neurketa zirraragarri bizitu ahal izan...

HIRUGARREN JARDUNALDI ITZELA

Martiarena-Karrera, Mariezkurrena-Ayorga eta Ochoteco-Zabala bikoteak gailendu dira Hondarribiko Emakumezkoen VI. Pala Txapelketako hirugarren...

BIGARREN ASTEZ JARRAIAN, EMAKUME PALISTAK PROTAGONISTA HONDARRIBIAN

Amunarriz-Mentaberri, Martiarena-Karrera eta Tijero-Badiola bikoteek erdietsi zituzten bigarren jardunaldiko garaipenak.

Bigarren astez jarraian,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika