Bidasotarren artean bi igerilarik lortu dute irabaztea parte hartu duten lau probetan, Eider Emazabelek eta Oihan Cabanesek
Bidasoa XXI-eko...
16 Mar, 2023
Taldekako bortz sailkapenetan nagusitu dira irundarrak, eta 52 domina eskuratu dituzte guztira
Bidasoa XXI kluba Euskal Herriko junior eta absolutu txapelketetan nagusitu da bertze behin. Bi kategorietan ere lan bikaina egin dute igerilariek eta, taldeka, sei sailkapenetik bortzetan lehen postuan bukatu dute. Gainera, guztira, 52 dominekin itzuli dira etxera irundarrak.
Euskal Herriko txapeldun berriak, absolutu mailan, hauek izan dira: Amaia Cendoya (50M eta 100L), Ion Mugika (50E eta 100E), Jon Goñez (200B eta 200X) eta Juncal Cuñado (800L). Junior kategorian berriz, Asier Iguiñiz (50M, 400X eta 100B), Jon Goñez (200B, 200X eta 200L), Juncal Cuñado (200L eta 800L), Aner Etxaniz (200E) eta Lide Larrea (50B) nagusitu ziren. Honez gain, neskek lehiatutako bortz erreleboak irabazi zituzten eta mutilek berriz, estilo erreleboan nagusitu ziren baita ere.
Bukatzeko, junior mailako mutilek 4x100L-ko marka minimoa lortu zuten. Iñigo Gilek ere marka minimo nazionala eskuratu zuen 100L proban. Gainera, azpimarratzekoak izan ziren Ion Mugika eta Jon Goñezen markak ere. Lehenengoak, 100E-n, bere marka pertsonala berdindu zuen eta bigarrenak, 200B-n, Euskadiko abolutu errekorra lortu zuen.
Bidasotarren artean bi igerilarik lortu dute irabaztea parte hartu duten lau probetan, Eider Emazabelek eta Oihan Cabanesek
Bidasoa XXI-eko...
Hiru hitzordu izanen dituzte guztira Oñatin Bidasoa XXIeko igerilariak eta lehena larunbat honetan izanen da
Oñatin eginen da asteburu honetan...
Jon Goñez izan zen Bidasoa XXI-eko igerilaririk azpimarragarriena lau probetan irabazita
Gif Trofeoan parte hartu zuten pasa den asteburuan Bidasoa...
Azkuek lau modalitatetan irabazi zuen eta Arretxek bizkarrez eta krolean
Bidasoa XXIek garaipen handiak lortu ditu Gipuzkoako Txapelketan. Hamasei...
Cendoyaren gibeletik, Ane Hernandez eta June Ilzarbe sailkatu ziren
San Martzial Torneoa ospatu zen pasa den asteburuan eta bertan, Amaia Cendoya...
Taldekako bortz sailkapenetan nagusitu dira irundarrak, eta 52 domina eskuratu dituzte guztira
Bidasoa XXI kluba Euskal Herriko junior eta absolutu...