BIGARREN ASTEZ JARRAIAN, EMAKUME PALISTAK PROTAGONISTA HONDARRIBIAN

Amunarriz-Mentaberri, Martiarena-Karrera eta Tijero-Badiola bikoteek erdietsi zituzten bigarren jardunaldiko garaipenak.

Bigarren astez jarraian, Hondarribiako Soroeta pilotalekuak Emakumeen VI. Pala Txapelketa jaso zuen. Oraingo honetan, txapelketako bigarren jardunaldia jarri zen jokoan eta, Emeki Elkarteko kideek adierazi zuten bezala, “hunkigarriak” izan ziren larunbatean jokatu ziren hiru lehiak.

Lehenengo partiduan, Izaskun Amunarriz-Naroa Mentaberri eta Zuraide Telletxea-Ekhiñe Etxarte bikoteak neurtu zituzten indarrak. Telletxea eta Etxarte txapelketako bikote gazteenak izanik, ilusioz beterik ekin zioten estreineko jardunaldiari, baina Amunarriz-Mentaberrik ez zieten garaipena eskuratzeko aukerarik eman. Bikote helduenak 15-7 mendean hartu zituen gazteenak.

Bigarren neurketan, Edurne Martiarena-Idoia Karrera eta Xuxuna Otxoteko-Aloña Zabala aritu ziren nor baino nor gehiago. Hasiera batean, Otxotekok Agurtzane irundarrarekin osatzen zuen bikotea, baina lesio baten ondorioz, Aloña Zabalarekin arituko da aurrerantzean. Martiarenak-Karerak osatzen duten bikotea hobe moldatu zen frointoiko koadroetan eta 15-4 irabazi zuten.

Azkenik, eguneko azken pala partidua Garbiñe Tijero-Alaitz Badiola eta Edurne Osa-Amaia Gonzalezen artekoa izan zen. Txapelketan esperientzia duten arteko lehia izan zen; izan ere, Tijero-Badiolak osatzen duten bikoteak aurreko edizioan finalera iritsi ziren. Bestalde, Edurne Osak hirugarren postua erdietsi zuen edizio berean. Biak ala biak, aurtengo txapela eskuratzeko nahiarekin eman dute izena txapelketan eta neurketan nabaritu zen. Estu eta berdintsua izan zen partidua, baina Tijero-Badiola gehaigo izan ziren eta 15-9 lortu zuten garaipena. 

ARBE-LOPEZ GAILENDU ZIREN JOSTALDIN

Hiru set behar izan zituzten (15-7, 6-15, 5-3) Erkiaga-Etcheto bikotea garaitu eta Jai Alive World Tourreko Hondarribia Grand Slam Txapelketa...

ARBE-LOPEZEK ETA ERKIAGA-ETCHETOK JOKATUKO DUTE HONDARRIBIA GRAND SLAMEKO FINALA

Goiko-Aimarren eta Beaskoetxea-Zabalaren aurka nagusitu eta zesta puntako txapelketako finala jokatuko dute.

Aurreikus zitekeena ez zen gauzatu....

HONDARRIBIAN ZESTA ETA HENDAIAN ERREMONTEA

Hondarribia Grand Slameko finalerdiak eta Erremonte jaialdia jokatuko dira bihar, Hondarribian eta Hendaian, hurrenez hurren.

Behe Bidasoa eskualdea beti...

GOIKOETXEA-AIMAR FINAL ERDIETAN DIRA

Hondarribia Grand Slameko B multzoan, Arbe-Lopezek Hormaetxea-Manzi garaitu zituzten eta txapelketan aurrera egiteko aukerekin jarraitzen...

EMAKUMEAK, BIXI-BIXI

Lucia Elizondok eta Maite Mariezkurrenak osatzen duten bikoteak Emeki Elkartearen Bixi Bixi Pala Txapelketa bereganatu zuten.

Emeki Elkarteko kideek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika