BIHAR HASIKO DA VII. EMAKUME PALA TXAPELKETA

Maiatzeko larunbat guztietan jokatuko dituzte kanporaketak, Soroetan, eta finala ekainaren 4ean izango da Jostaldin

Bihar, maiatzak 14, Emeki Emakume Elkarteak antolatutako VII. Emakume Pala Txapelketari hasiera emanen diote Soroeta frontoian. Maiatzeko larunbat guztietan jokatuko dituzte txapelketako kanporaketak eta bihar izanen da denetan lehendabizikoa. Ekainaren 4ean berriz, finala jokatuko dute Jostaldi pilotalekuan. Zazpigarren edizioa da hau eta aurten, berezitasun moduan, Hondarribia eta Irungo emakumeekin soilik ospatuko da.

90. hamarkadan hasi zen elkartea txapelketa hau ospatzen eta geroztik, asteartero, emakume talde bat elkartzen da palan aritzeko. Hernani, Zizurkil, Oiartzun eta Zarautzko beste jokalariekin sare bat osatu dute gainera, eta elkarlanean dihardute etorkizunera begira beste hainbat ekitaldi ospatzeko. 

Beste emakumeekin sortutako sarea hau oso garrantzitsua dela dio Mariaje Berrotaranek, Emeki Emakume Elkarteko kidea eta I. Emakume Pala Txapelketako partehartzaileetako bat. Berarekin solastu gara eta hainbat zehaztasun eman dizkigu biharko jardunaldiaren inguruan. 

EMAKUME PALA TXAPELKETAKO FINALA LARUNBATEAN

Goizean ospatuko dituzte Jostaldin finalaurrekoak eta finala, eta arratsaldean Eman Pilotari Jaia egingo dute haur eta gazteentzat

AINHOA MORONEK ETA IDOIA KARRERAK EGUNEKO BI PARTIDAK IRABAZI ZITUZTEN

Larunbat goizean ospatu zen VII. Emakumeen Pala Txapelketako lehen jardunaldia eta Moron eta Karrera irundarrak irabazi zituzten partida guztiak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika