08 Abe, 2022
Abenduaren 23ean izanen da jaialdia eta bertan, Ezkurdia-Martija eta Jaka-Aranguren bikoteak izanen dira aurrez aurre partida nagusian
Binakako txapelketako laugarren jardunaldia berriz ere bueltan izanen da Uranzu frontoian Gabon Egunaren atarian. Hain zuzen ere, abenduaren 23ko gaueko 21:00etan hasiko da jaialdia eta bertan izanen dira, Ezkurdia-Martika eta Jaka-Aranguren bikoteak aurrez aurre. Binakako promozio partidan berriz, Bakaikoa-Morgaetxebarria eta Exposito-Bikuña arituko dira nor baino nor gehiago.
Atzo goizean aurkeztu zuten abenduan Uranzun ospatuko den pilota jaialdia. Abenduaren 23an, Gabon Gauaren bezperatan, Binakako txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da Irungo frontoian eta bertan izanen dira, partida nagusian, Ezkurdia eta Martija Jaka eta Arangurenen kontra. Borja Olazabal Irungo kirol zinegotziak eta Inaxio Errandonea ASPE enpresako ordezkariak erran zutenez, “punta-puntako jaialdia” izanen da. Hain zuzen ere Ezkurdia-Martija 2020ko bikote txapelduna eta aurtengo lau eta erdiko irabazlea jokoan ikusteko aukera izanen da.
Partida nagusiaren aitzinetik, binakako promozioko partida ere ospatuko da Uranzun. Bertan, Bakaikoa-Morgaetxeberria eta Exposito-Bikuña bikoteak izanen dira aurrez aurre, bertze partida ikusgarria jokatzen. Errandoneak aipatu bezala, “etorkizun handiko pilotariak dira denak eta oso erakargarria den partida da”.
Olazabalek jaialdi honekin Udalak egin nahi izan duen apustua azpimarratu nahi izan zuen: “Gure apustua azken urteetan, frontoi berria dugunetik, hemen pilota partida onak edukitzea izan da. Enpresek ere gustukoa dute Irungo frontoi berria eta oso pozik gaude berriro horrelako jaialdia bat ospatzeagatik”. ASPEko ordezkariak ere pilotalekua “instalazio erosoa” dela onartu zuen eta “zola ere poliki-poliki egiten” ari dela, “hasierako laztasun hori galduta”. Gainera, kirol zinegotziak “Irunen pilota eskola bat sartzeko lanean” daudela jakinarazi zuen, diru bat gordeta dutela horretarako eta hori izanen dela hurrengo helburua. Hain zuzen ere, “hemendik urte batzuetara Irunen pilotariak edukitzeko” asmoarekin eginen dute.
Abenduaren 23ko jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai daude internet bidez, entradasfronton.com helbidean. Gainera, egun berean ere erosteko aukera izanen da txarteldegian bertan, 20:00etatik aitzinera.
Jostaldin jokatu zen finalean 6-20 irabazi zieten Izaskun eta Agurtzane bikoteari
Emeki Emakume Elkarteak antolatutako VIII. Emakume Pala...
Maiatzaren 27an izan zen VIII. Emakume Pala Txapelketako bigarren jardunaldia Soroeta frontoian
Emeki Emakume Elkarteak antolatutako VIII. Emakume...
Maiatzaren 20an eman zioten hasiera Emeki Emakume Elkarteak antolatzen duten VIII. Emakume Pala Txapelketari
Zortzigarren aldiz antolatu du Emeki...