BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior mailako emakumeek, Euskadiko Ligako azken txanpari ekinen dio asteburu honetan Plaiaundin. Larunbatean ariko dira, maiatzaren 4an, 16.00etan, Arrasate/Eibar B taldearen kontra.

Martxoaren 17tik atsedenaldian egon dira Biok Txingudi taldeko jokalariak. Iruñaren kontrako partidua bertan behera gelditu zen eta horrek pixka bat gehiago luzatu die geldialdia. Hala ere, Asier Gonzalezen taldeak indarra hartzeko aprobetxatu du tartea hau, baita lesioak zituzten jokalariak osatu eta berreskuratzeko. Horrela, bueltan izanen dira Plaiaundiko zelaian, denboraldiko azken txanpari aitzin egiteko. Larunbat honetan bigarren faseko B multzoko bostgarren jardunaldia jokatuko dute, Arrasate/Eibar B taldearen kontra. Joaneko partidan neurketa borrokatua izan den. Aurkariak norgehiagoka kontrolatu zuen bukaera bitarte, baina mugakoek jakin zuten azken minutuetan bultzada eman eta markagailua iraultzen (28-43).

Asteburu honetan, oraindik ere zenbait baja izanen ditu etxeko taldeak. Lea Etxebarrieta, Irene Goenaga, Lucia Durán eta Ainara Varelak arrazoi ezberdinengatik ezin izanen dute jokatu eta Saioa Gartzia, Leire Muñoz eta Lupe Pescador ez dira lesioetatik osatu. Edonola ere, gogoz eta konfiantzaz ekinen diote partiduari, Liga jokatu duten lehen denboraldi hau borobiltzeko.

16 urtez azpiko taldea Ordiziaren kontra

16 urtez azpiko Gabiria Txingudi/Baztan ere etxean arituko da asteburu honetan, eta Ordizia jasoko du, Ligako azken aurreko jardunaldia jokatzeko. Aurkaria sailkapeneko bostgarren postuan dago kokatuta, eta Txingudi/Baztanek baino hiru puntu gehiago ditu. Etxekoek irabaziz gero, sailkapenean aitzina har dezakete.

Eskola Kontxako hondartzara

Bertzalde, Eskolako errugbilariak Donostiako Kontxako hondartzara joanen dira, bertan ospatuko baita Gipuzkoako topaketen azken jardunaldia. Bertan elkartuko dira Gipuzkoa, Errioxa, Nafarroa, Araba eta Ipar Euskal Herriko taldeak, elkarren kontrako partiduak jokatzeko. 10:00etan hasiko da txapelketa eta Txingudi/Baztanek 10, 12 eta 14 urtez azpiko mailako errugbilariak izanenditu bertan lehian.

(Argazkia: James Morris)

TXINGUDI RUGBY KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR

Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko

Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...

BIOK TXINGUDI EUSKAL LIGAKO B MULTZOKO TXAPELDUNORDEA
Errugbia

BIOK TXINGUDI EUSKAL LIGAKO B MULTZOKO TXAPELDUNORDEA

Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia

Ligako...

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN

Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia

Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA
Errugbia

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN
Errugbia

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN

La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan

Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN

Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da

Biok Txingudik 27-22ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika