Txingudi Rugby Klubak denboraldiko azken partiduak jokatuko ditu
2026/05/13
16 urtez azpiko taldea Euskal Ligako bostgarren postuan sailkatu da, Hiruherri taldearen kontra 62-5eko markagailuarekin irabazi eta gero. 18 urtez azpikoek berriz, seigarren sailkatu dira Gipuzkoako Ligan, azken hitzordua jokatu ezinik. Azkenik, 14 urtez azpiko taldea ere bostgarren postuan sailkatu da, La Unica taldearen kontrako azken neurketan 27-12ko emaitzarekin galdu ondotik.
Txingudi Rugby Klubeko talde guztiak 2025/26 denboraldiaren bukaerara ailegatu dira dagoeneko. Senior taldeek apirilaren borobildu zuten ikasturtea eta azken asteburuan, harrobiko taldeek gauza bera egin dute. 16 urtez azpikoek gainera, Plaiaundin jokatuko zuten denboraldiko azken neurketa. Hiruherri jaso zuten etxean, Euskal Ligako bostgarren postua jokoan zutela. Mugako taldeak ez zuen aukerarik eman eta lehen minututik jokoaren buruzagitza izan zuen. Lehen zatian, 47-5eko emaitza lortu zuen, garaipena ere eskuan izanda. Bigarren zatian, jokoaren erritmoak behera egin zuen, baina eskuratutako abantaila horrekin, aurkariak ezin izan zuen ezer egin, eta azkenean, 62-5eko behin-betiko markagailuarekin irabazi zuen talde bidasotarrak. Honela, euren helburua zen Euskal Ligako bostgarren postuan sailkatzea lortu zuen taldeak.
14 urtez azpikoak berriz, seigarren postuan sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketan. Bostagrrena zuten jokoan Iruñean, azken hitzorduan, La Unicaren kontra, baina azkenean, 27-2ko emaitzarekin porrot eginda, ezin izan zuten helburua lortu. Azkenik, 18 urtez azpikoek ezin izan zuten aurreikusitako azken jardunaldia jokatu. Gabiria Txingudi/Baztanek Iruñean zuen hitzordua, La Unicaren kontra, baina azken asteetan bidasotarren taldean egondako lesioak medio, ezin izan zuten nahikoa talde bildu partiduari aitzin egiteko. Horrela beraz, seigarren sailkatu dira denboraldi bukaera honetan.
Xabi Sanchez Txingudi Rugby Klubeko komunikazio arduradunak egin du denboraldiko balorazioa.