BIOK TXINGUDIK GAZTEDI GARAITU ZUEN ETA ZAISA TXINGUDIK BERRIZ LEHEN PORROTA JASO ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GAZTEDI GARAITU ZUEN ETA ZAISA TXINGUDIK BERRIZ LEHEN PORROTA JASO ZUEN ETXEAN

Txingudi Rugby Klubeko gazteek ere arrakastaz bukatu zuten asteburua

Txingudi Rugby Klubeko ia talde guztiek lortu dute asteburua arrakastaz bukatzea. Biok Txingudik 5-31ko markagailuarekin irabazi zuen Gaztedi Bren kontra, eta klubeko gazteenek ere hiru garaipen lortu zituzten euren neurketetan. Zaisa Txingudi izan zen porrota jaso zuen bakarra, denboraldi honetan etxean jaso duen lehena. Uni Bilbo taldea izan zuen aitzinean eta 5-15eko emaitzarekin bukatu zuen.

Biok Txingudik Gasteizera bidaiatu behar izan zuen Gaztedi Bren kontrako partidua jokatzeko. Termometroek zero gradu markatzen zituzten larunbatean eta elurra ere egin zuen Arabako hirian. Baldintza horietan ekin zioten partiduari mugakoek eta arabarrek eta gauza berriak probatzera atera ziren lehenak zelaira. Jokaldi berri horiek fruitu onak eman zituzten eta hamargarren minutuan aurre hartu zuten markagailuan, Paola Vegak egindako entsegu baten bidez, Leire Muñozek eraldatu zuena (0-7). Bost minutu beranduago, Jessica Gomezek bigarren entsegua egin zuen eta 0-19koa ezarri zuen taldeak. Gaztedik orduan, erritmoa bizitu zuen eta entsegu bat lortu zuen (5-19, 35. minutuan). Hala ere, Biok Txingudiko Vegak eta Muñozek bertze zazpi puntu lortu zituzten atsedenaldirako (5-26). Bigarren zatian, bide beretik joan zen neurketa eta Vegak bostgarren entsegua lortu zuen segidan (5-31). Horren ondotik, neurketa erabakita zegoela ikusirik eta eguraldi hotzaren ondorioz, bi taldeek eta epaileak partida bukatutzat ematea erabaki zuten 50. minutuan.

Zaisa Txingudiren lehen porrota etxean

Zaisa Txingudik berriz, denboraldi honetan lehen aldiz porrota jaso zuen etxean, Plaiaundin. Hemen ere eguraldiak neurketa baldintzatu zuen eta zelaia egoera hagitz txarrean zegoen. Hala ere, Zaisa Txingudik eta Uni Bilbok norgehiagoka lehiatua eta ikusgarria egin zuten. Etxekoei defentsan lana egitea egokitu zitzaiten, lehen zatian batez ere. Bilbotarrak ostikada sakonekin mugakoen defentsa nahasten saiatu ziren, baina bidasotarrek eskurako jokoak aurkariaren erasoak bertan behera utzi zituzten. Edonola ere, markagailuan aurrea hartzeko hutsunea aurkitu zuten eta atsedenaldirako 0-12ko emaitza lortu zuten bilbotarrek. Bigarren zatian, indar gehiagorekin zelairatu ziren etxekoak eta 47. minutuan touch-maul baten ondotik, 5-12koa ezarri zuen Javi Pradesek. Gero eta joko hobea erakutsi zuten Iñigo Camareroren mutilek, baina azken minutuetan, zigor kolpe bat egin zuten bisitariek eta 5-15eko markagailua erdietsi zuten neurketaren bukaeran.

Talde gazteenek hiru garaipen lortu zituzten

14, 16 eta 18 urtez azpiko taldeek garaipen bana eskuratu zuten asteburuan. 14 urtez azpiko taldeak Iruña RC garaitu zuen 5 entseguko aldearekin. 16 urtez azpiko Gabiria Txingudi/Baztan taldeak Zarautz/Beltzak 48-5ko markagailuarekin garaitu zuen, eta azkenik, Txingudi/Bera Bera 18 urtez azpiko taldeak 25-12 irabazi zuen Riojaren kontra.

(Argazkia: Onintza Burguera)

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika