BIOK TXINGUDIK HASIERA EMANEN DIO EUSKAL LIGAKO BIGARREN FASEARI
Errugbia

BIOK TXINGUDIK HASIERA EMANEN DIO EUSKAL LIGAKO BIGARREN FASEARI

Zaisa Txingudik berriz, play-offa jokatzeko eskubidea ematen duen bigarren postua lortzeko lehian segituko du

Atsedenaldiaren ondotik, Txingudi Rugby Klubeko seniorrek lehiaketari segida emanen diote asteburu honetan. Biok Txingudik Gasteizera bidaiatuko du, bertako Gaztedi taldearen kontra Euskal Ligako bigarren faseari hasiera emateko. Neurketa larunbatean, martxoaren 2an, izanen da 15:00etan. Zaisa Txingudik berriz, etxean jokatuko du larunbatean ere, Uni Bilboren kontra, 16:00etan.

Biok Txingudik Euskal Ligako bigarren faseari ekinen dio asteburu honetan, kanpoan. Gasteizen jokatuko dute, bertako Gaztedi taldearen kontra, larunbat honetan (martxoaren 2an) 15:00etan. Denboraldiko bigarren zati honetan, bi multzo sortu dira, bata A multzoa, igoera fasea jokatuko duena eta bertzea B multzoa, Euskadiko Kopa jokatuko dute. Biok Txingudik azken honetan jokatuko du eta, erran bezala, Gaztedi izanen du lehen aurkaria. Lehenengo fasean, bidasotarrek 39-0ko markagailuarekin garaitu zituzten gasteiztarrak Plaiaundin. Oraingoan, etxetik kanpo jokatu beharko dute, eta horrek zailtasun gehigarri bat ekarriko du, baina emaitza bera lortzea espero dute Asier Gonzalezen jokalariek.

Zaisa Txingudi Plaiaundin

Zaisa Txingudik berriz, Plaiaundin jokatuko du larunbatean ere, 16:00etan. Hauek Uni Bilbo C taldea jasoko dute, igoera fasea jokatzeko eskubidea ematen duen sailkapeneko bigarren postua lortzeko helburuarekin. Orain arte etxean jokatutako bost partiduetatik lau irabazi dituzte eta bertze batean berdinketa lortu zuten. Hala ere, bolada on hori eteten saiatuko dira bilbotarrak, hamar jardunalditan zortzi garaipen eta bi porro jaso dituen taldeak. Aurrez aurre egon ziren azken aldian, Uni Bilbok irabazi zuen, nahiz eta Iñigo Camareroren mutilek maila ona eman zuten bilbotarren zelaian.

Gazteen hitzorduak

Txingudi Rugby Klubeko 18, 16 eta 14 urtez azpiko taldeek ere hitzorduak izanen dituzte asteburuan. 18 urtez azpikoen Plaiaundin jasoko dute Rioja, larunbatean 12:00etan. 16 urtez azpikoek aldiz, Lekarozen jokatuko dute Zarautz/Beltzaken kontra, larunbatean ere 10:00etan. 14 urtez azpikoak azkenik, Iruñean arituko dira denboraldiko bigarren faseko lehen jardunaldian, larunbatean 10:30ean, Iruña Rugby Klubaren kontra.

Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioekin jokatzen

Txingudi Rugby Klubeko harrobiko jokalariek ere hitzordu garrantzitsuak izanen dituzte Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioekin. Helene Tristan Elorrion izan zen pasa den asteburuan, 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioarekin bigarren partida jokatzen, Valentziako selekzioarekin kontra. Aste honetan berriz, 18 urtez azpiko bi jokalari izan dira deituak Gipuzkoako zazpiko errugbiko selekziora: Axier Bravo eta Julen Etxeberria. Kluba jokalari hauen arrakastarekin pozik eta harro daudela aipatu dute eta lan arrakastatsua izan dezaten opa dietela ere erran dute.

(Argazkiak: Fermin Garaioa)

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika