GRAND SLAM HONDARRIBIA TXAPELKETAKO FINALA LARUNBATEAN JOSTALDIN

Arratsaldeko 18:00etatik aitzinera arituko dira Erkiaga-Irastorza eta Barandika-Lopez bikoteak aurrez aurre

Grand Slam Hondarribia txapelketa bere bukerara iritsiko da larunbat honetan, urriak 8, arratsaldeko 18:00etan Jostaldin. Bertan izanen dira, aurrez aurre, Erkiaga-Irastorza eta Barandika-Lopez bikoteak, txapelketako garaipena eskuratzeko borrokan.

Pasa den asteartean, urriak 4, material hautaketa egin zuten finalera iritsi diren bi bikoteek. Hau aprobetxatuta, jokalariek larunbateko partidaren aurreikuspena ere egin zuten. Barandikaren hitzetan, neurketan “faboritorik ez dago. Balantzea parekatua dago”. Hala ere, aurkariak goraipatu zituen eta “txapelketa oso ona jokatzetik” datozela eta “izen handia” dutela azpimarratu nahi izan zuen.

Erkiagak ere Barandika eta Lopezen kontra jokatutako azken partida “oso gogorra” izan zela onartu zuen. Horregatik, “akatsik ez egitea eta garesti ez ordaintzea” espero du Ispasterrekoak. Hori izanen da, hain zuzen ere, larunbateko finalaren gakoa Erkiagaren ustez: “Finalean urduritasuna hobeto agoantatzen duenak eta akats gutxien egin dituenak irabaziko du”. “Azken partidetan aurrerapauso bat emanez eta ausart” jokatu dutela ere gaineratu zuen larunbatera begira. Aurtengo finala, gainera, berezia da. Izan ere, Irastorzaren profesional mailako azken neurketa izanen da larunbatekoa.

Partida larunbat honetan, urriak 8, jokatuko da beraz, Jostaldi pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etatik aitzinera. Sarrerak oraindik ere salgai daude eventbrite.com webgunean. 

MAIDERREK ETA ITSASOK JANTZI DUTE EMAKUME PALA TXAPELKETAKO TXAPELA

Jostaldin jokatu zen finalean 6-20 irabazi zieten Izaskun eta Agurtzane bikoteari

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako VIII. Emakume Pala...

AMAIAK ETA MAITEK ETA NEREAK ETA LAURAK IRABAZI DUTE FINALERDIRAKO TXARTELA

Maiatzaren 27an izan zen VIII. Emakume Pala Txapelketako bigarren jardunaldia Soroeta frontoian

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako VIII. Emakume...

ALOÑA-MAITE ETA ITSASO-MAIDER BIKOTEAK SAILKATU DIRA EMAKUME PALA TXAPELKETAKO FINALERDIETARA

Maiatzaren 20an eman zioten hasiera Emeki Emakume Elkarteak antolatzen duten VIII. Emakume Pala Txapelketari

Zortzigarren aldiz antolatu du Emeki...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika