HIRUGARREN JARDUNALDI ITZELA

Martiarena-Karrera, Mariezkurrena-Ayorga eta Ochoteco-Zabala bikoteak gailendu dira Hondarribiko Emakumezkoen VI. Pala Txapelketako hirugarren jardunaldian.

Emeki Elkarteko kideek bigarren jardunaldia “hunkigarria” izan zela adierazi bazuten, asteburu honetakoa “itzela” izan dela aitortu dute. Hondarribiko Emakumezkoen VI. Pala Txapelketako hirugarren jardunaldiak txapelketa handien osagai guztiak izan ditu: parekotasuna, polemika pixkat eta partidu handiak.

Garbiñe Tijero-Alaitz Badiola eta Edurne Martiarena-Idoia Karrera bikoteen arteko lehiarekin ekin zioten atzo goizean hirugarren jardunaldiari. Partiduko hastapena berdintasunak markatu du, baina tantuak aurrera egin ahala, Martiarena-Karrera bikotea seigarren edizio honetako txapeldunak izateko prestatuak daudela erakutsi zuten. Tijero-Badiolak, amore eman gabe, ederki saiatu dira tantoak lortzen, baina garaipena atzokoan urdinez jokatu zuten bikotearentzat izan zen. Polemika tarteko, sake bat hirugarren koadroa gainditu zuen ala ez eztabaidatu zuten, Martiarena-Karrera bikoteak neurketa bereganatu eta beste garaipen bat erdietsi dute txapelketa honetan (15-6).

Bigarren neurketan txapelketako bikote gaztetxoenak txapelketako bigarren neurketa jokatu zuten. Zuraide Telletxea-Ekhiñe Etxartek Maite Mariezkurrena-Izaskun Ayorgaren aurka neurtu zituzten indarrak. Erosokor irten ziren gaztetxoak, txapelketako lehen garaipenaren bila, baina nahiz eta asko saiatu, Mariezkurrena-Ayorga bikotea iritsi ziren lehenago 15 puntuko markara. Tantu ederrak ikusteko aukera izan zen neurketan zehar, Telletxea-Etxarte gogotik saiatu ziren eta azkenean, 15-7 bukatu zen norgehiagoka.

Hirugarren eta eguneko azken partiduan, Xole Etxegia-Mirari Etxegia bikote eta arreba goizuetarrak eta Xuxuna Ochoteco-Aloña Zabala bikotea aritu ziren nor baino nor gehaigo. Goizuetarrak maila handia ematen ari dira txapelketa guztian zehar eta, aurreko jardunaldien antzera, gauzak benetan zailak jarri zizkioten Ochoteco-Zabala bikoteari. Hain zailak non 15-3 garaipena erdietsi zuten. Etxegia arrebek ez zuten inolako aukerarik eman Ochoteko eta Zabalak garaipena eta puntua batu zezaten.

EMAKUME PALA TXAPELKETAKO FINALA LARUNBATEAN

Goizean ospatuko dituzte Jostaldin finalaurrekoak eta finala, eta arratsaldean Eman Pilotari Jaia egingo dute haur eta gazteentzat

AINHOA MORONEK ETA IDOIA KARRERAK EGUNEKO BI PARTIDAK IRABAZI ZITUZTEN

Larunbat goizean ospatu zen VII. Emakumeen Pala Txapelketako lehen jardunaldia eta Moron eta Karrera irundarrak irabazi zituzten partida guztiak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika