IDOIA KARRERA ETA LOIOLA ZUAZU BIKOTEAK IRABAZI ZUEN EMAKUME PALA TXAPELKETA

Finalean, 2-20ko markagailuarekin menderatu zituzten Saioa Altzaga eta Laura Terrados

Pasa den larunbatean, ekainak 4, VII. Emakume Pala Txapelketako finalak jokatu ziren Jostaldi pilotalekuan. Finalaurrekoak ospatu ziren lehendabizi eta azkenik, final handia. Bertan, Saioa Altzaga Gibaja eta Laura Terrados Perez bikotea Idoia Karrera Etxebeste eta Loiola Zuazu Iñarraren kontra aritu zen, eta azken hauek irabazi zuten 2-20koarekin.

Larunbat goizean eman zioten hasiera Emeki Emakume Elkarteak antolatutako VII. Emakume Pala Txapelketako azken jardunaldiari. Bertan, lehendabiziko finalaurrekoan, Saioa Altzaga eta Laura Terrados gailendu ziren Aloña Zabala Irastorza eta Ane Zufiaurre Seijoren aurrean (15-5). Bigarren finalaurrekoan berriz, Idoia Karrerak eta Loiola Zuazuk 15-3 irabazi zuten Xuxuna Otxoteko Zubieta eta Alaitz Badiola Odriozolaren aurka.

Honen ondoren, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida jokatu zen eta Xuxuna Otxoteko eta Alaitz Badiola bikoteak Aloña Zabalari eta Ane Zufiaurreri irabazi zien 11-15ko markagailuarekin. Horrela urdinekoek hirugarren postua eskuratu zuten eta gorrizkoak berriz, laugarren sailkatu ziren.

Finalean, azkenik, Saioa Altzaga eta Laura Terrados izan ziren, Idoia Karrera eta Loiola Zuazu bikotearen kontra aritzen. Azken bikote honek alde izugarriarekin irabaztea lortu zuen (2-20) eta horrela, aurtengo Emakume Pala Txapelketako irabazleak bilakatu ziren.

Hemen duzue ekainak 4ko finaleko laburpen bideoa:

Eman Pelotari Jaia

Larunbat arratsaldean, ospakizunei jarraipena eman zioten Emeki Emakume Elkarteak antolatutako Eman Pelotari Jaiarekin. Aurreko asteetan Hondarribiako hiru ikastetxeetan egin zituzten sustapen saioak baliatuta, asteburuan, pilotariek teknika lantzeko ariketa batzuk egin zituzten bertaratutako haurrekin. Ondoren, palista gazteek bi partida jokatu zituzten eta jarraian, bigarren mailako pilotarien neurketaz gozatzeko aukera izan zuten ikusleek. Eguna amaitzeko, Gipuzkoako banakako finala jokatu zen Jostaldin.

GRAND SLAM HONDARRIBIA TXAPELKETAKO FINALA LARUNBATEAN JOSTALDIN

Arratsaldeko 18:00etatik aitzinera arituko dira Erkiaga-Irastorza eta Barandika-Lopez bikoteak aurrez aurre

Grand...

OLHARAN-ETCHETO ETA BEASKOETXEA-LEKERIKA AURREZ AURRE

Larunbat honetan, hilak 17, Hondarribiako Grand Slam txapelketa bueltan izanen da partida erabakigarri batekin

ALDAI-CAPELLAN ETA ETXEGARAI-GAMINDE BIKOTEEK IRABAZI ZITUZTEN UDAKO TORNEOKO FINALERDIAK

Bi bikoteak aurrez aurre izanen dira Aitzurin abuztuaren 27ko final handian

Pasa den larunbatean, abuztuaren 13an,...

UDAKO TORNEOKO FINALERDIA BIHAR JOSTALDIN

Partida nagusian Aldai-Capellan eta Arrizabalaga-Oses bikoteak arituko dira elkarren aurka

Emakume Master Cup-ek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika