LASO ETA ARTOLA IZANGO DIRA BURUZ BURU UZTAILAREN 1EKO JAIALDIAN

Aurreko partidan Urrutikoetxea eta Imaz, Peña II.aren eta Albisuren aurka arituko dira

Datorren utzailaren 1ean ohiko pilota jaialdia ospatuko da Uranzu pilotalekuan. Irungo San Pedro eta San Martzial bestak borobiltzeko, partida erakargarriak antolatu dituzte Irungo Udalak eta Baikok elkarlanean. Laso eta Artolaren buruz buruko San Fermin Torneoaren 4 1/2ko final laurdenetako partidaz gain, aurretik, Urrutikoetxea eta Imaz bikotea arituko da Peña II.aren eta Albisuren aurka.

Atzo, ekainak 15, uztailaren 1eko pilota jaialdiaren aurkezpena egin zuten Uranzu pilotalekuan eta bertan, Unai Iglesias Baiko enpresako zuzendaria eta Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotzia izan ziren. Biak ere pozik azaldu ziren antolatu duten pilota partidekin, izan ere, goi-mailako pilotariak izanen dira Uranzun egingo den erakustaldian. Alde batetik, arratsaldeko 18:00etan hasita, Urrutikoetxea eta Imaz eta Peña II.a eta Albisu arituko dira elkarren aurka. Bigarren neurketan aldiz, jardunaldiko partida nagusian, Laso eta Artola izango dira aurrez aurre. Hauek San Fermin Torneoaren 4 1/2 final laurdena jokatuko dute Irungo frontoian.

Aurkezpenean jakinarazi zutenez, sarrerak salgai daude dagoeneko https://www.entradasfronton.com webgunean, 25 eta 30 euroan. Eserleku guztiak jarriko dituzte salgai bertan, eta jaialdia hasi baino ordu bat lehenago pilotalekuko txarteldegian ere erosi ahal izango dira, beti ere aurretik denak saltzen ez badira. 

ORTZIRALEKO PARTIDARAKO PILOTAK AUKERATU DITUZTE LAU PILOTARIEK

Hendaiako Daniel Ugarten arituko dira Laso-Imaz eta Peña II-Eskiroz bikoteak aurrez aurre

Bixintxo besten...

GRAND SLAM HONDARRIBIA TXAPELKETAKO FINALA LARUNBATEAN JOSTALDIN

Arratsaldeko 18:00etatik aitzinera arituko dira Erkiaga-Irastorza eta Barandika-Lopez bikoteak aurrez aurre

Grand...

OLHARAN-ETCHETO ETA BEASKOETXEA-LEKERIKA AURREZ AURRE

Larunbat honetan, hilak 17, Hondarribiako Grand Slam txapelketa bueltan izanen da partida erabakigarri batekin

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika