LUCIA ELIZONDOK ETA SAIOA ALTZAGAK BI PARTIDAK IRABAZI ZITUZTEN

Larunbatean Emakume Pala Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen eta Elizondok eta Altzagak irabazi zituzten jokatutako bi partidak

Pasa den larunbatean, maiatzak 21, Emakume Pala Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zuten Hondarribiako Soroeta frontoian. Ana Maria Blanco Bailador epaile zutela, Lucia Elizondo Alza eta Saioa Altzaga Gibaja izan ziren goizeko garaileak, jokatu zituzten bi neurketak irabazi eta gero.

Goizeko 10:00etan eman zioten hasiera bigarren jardunaldi honi eta lehen partidan Lucia Elizondo Alzak eta Saioa Altzaga Gibajak, Loiola Zuazu Iñarra eta Aloña Zabala Irastorzaren aurka jokatu zuten. Lehenengo bikotea agintzen ari bazen ere, neurketa aurrera joan ahala, Zuazuk eta Zabalak indarra atera eta markagailua 13ra berdintzea lortu zuten. Hala ere, azkenean, Elizondok eta Altzagak lortu zuten garaipena.

Bigarren partidan, ia deskantsatu gabe, Elizondo eta Altzaga aritu ziren berriz ere, Xuxuna Ochoteco Zubieta eta Alaitz Badiola Odriozolaren aurka. Nahiz eta atsedeneko unerik ez hartu, berriz ere bikote bera gailendu zen 15-7ko emaitzarekin. Azkenik, hirugarren partidan, Ochoteco eta Badiola ibili ziren Zuazu eta Zabalarekin aurrez aurre. Hasieratik oso neurketa berdindua izan zen azken hau eta 15-11ko markagailuarekin amaitu zen lehen bikotearen alde.

Horrela, bigarren jardunaldi honetan Elizondo eta Altzaga izan ziren garaile, jokatutako bi partidak irabazi ondoren. Emeki Emakume Elkartetik jakinarazi dutenez gainera, Elizondo bera izan zen txapelketa hau berriz ere antolatzeko Foru Aldundiko dirulaguntza lortu zuena eta berari eskertu nahi izan zioten horretarako eginiko lan guztia.

Horrez gain, elkarteak bertaratutako guztiei ere eskerrak eman nahi izan zizkien eta bigarren jardunaldi hau aldarrikapen gisa erabili zuten: “Emakume izateagatik maiz gutxietsiak izan gara kirol munduan, ondorioz besteak baino gehiago erakutsi behar izan dugu onarpena jasotzeko. Emakumeok edozer egin dezakegu, indartsuak gara eta taldean geldiezinak. Gaurko jardunaldia honen adibide izan da, bizirik gaude eta indartsu!”.

 

EMAKUME PALA TXAPELKETAKO FINALA LARUNBATEAN

Goizean ospatuko dituzte Jostaldin finalaurrekoak eta finala, eta arratsaldean Eman Pilotari Jaia egingo dute haur eta gazteentzat

AINHOA MORONEK ETA IDOIA KARRERAK EGUNEKO BI PARTIDAK IRABAZI ZITUZTEN

Larunbat goizean ospatu zen VII. Emakumeen Pala Txapelketako lehen jardunaldia eta Moron eta Karrera irundarrak irabazi zituzten partida guztiak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika