Guztira 60 haur egon dira, hiru astetan banatuak, kirol ezberdinez gozatzen
Mugi kirol udalekuak ospatu dituzte lehen aldiz Lesakan. Uztailaren...
20 Abu, 2024
Guztira 60 haur egon dira, hiru astetan banatuak, kirol ezberdinez gozatzen
Mugi kirol udalekuak ospatu dituzte lehen aldiz Lesakan. Uztailaren 29tik abuztuaren 16ra Joel Gil, Ganix Arruti eta Julen Arakues monitoreek gidatu dituzte udalekuak eta 60 haurrekin kirol ezberdinak praktikatu eta naturaz gozatu ahal izan dute herrian.
Kirol udalekuak antolatu dituzte lehen aldiz Lesakan, Mugi izenekoak. Joel Gil, Ganix Arruti eta Julen Arakues begiraleek gidatu dituzte eta guztira, 60 haurrek hartu dute parte hiru astetan banatuta. Uztailaren 29tik abuztuaren 16ra ospatu dira eta tartean, futbola ez ezik, hockey-a, beisbola, saskibaloia, pilota, etab. probatu dituzte. Horrez gain, mendi eta bizikleta irteerak ere egin dituzte. Antolatzaileek erran dutenez, balorazio hagitz positiboa egin dute eta heldu den urtean berriz ere antolatzea espero dute.
Beti Gazte elkartearen, Lesakako Udalaren, Lesakako Udal Kiroldegiaren, Irain Eskolaren eta Tantirumairu Ikastolaren laguntza izan dute antolakuntzarako eta espazioen erabilerarako.
Guztira 60 haur egon dira, hiru astetan banatuak, kirol ezberdinez gozatzen
Mugi kirol udalekuak ospatu dituzte lehen aldiz Lesakan. Uztailaren...
Ekainaren 15 eta 16an ospatuko da XXX. Irun Hiria Sari Nagusia Nagore OtaƱoren Oroimenezko txapelketa Jaizubian
San Pedro eta San Martzial besten...