Hendaiako Daniel Ugarten arituko dira Laso-Imaz eta Peña II-Eskiroz bikoteak aurrez aurre
Bixintxo besten...
15 Ira, 2022
Larunbat honetan, hilak 17, Hondarribiako Grand Slam txapelketa bueltan izanen da partida erabakigarri batekin
Hondarribiako jaiengatik etenaldi bat egin ondotik, larunbat honetan, irailaren 17an, bueltan izanen da Hondarribia Grand Slam txapelketa. Gainera, partida erabakigarri bat ikusteko aukera egonen da, izan ere, Olharan-Etcheto eta Beaskoetxea-Lekerika egonen dira aurrez aurre finalerdietarako txartela nork irabazten duen erabakitzeko. Jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
B multzoko Olharan-Etcheto eta Beaskoetxea-Lekerika bikoteen arteko neurketa jokatuko da larunbat honetan. Bi hauek Goikoetxea eta Zabalaren aurka galdu ondoren, elkarren kontra aritu beharko dira eta irabazleek aurrera eginen dute txapelketan. Olharanek eta Etchetok bikote sendoa osatzen dute eta Beaskoetxearenak eta Zabalarenak aldiz, kalitatea erakusten dute. Lekerika, hain zuzen ere, Hegoaldeko zagerorik onenetarikoa da eta beraz, lehia bizia izanen du Etchetorekin.
Partida nagusiaren aitzinetik, Julen Basterra hondarribitarra eta Zugaitz Cosme eta Urangaren aurka arituko dira.
Sarrerak dagoeneko salgai daude www.eventbrite.com webgunean eta EITB-k partida grabatuko duela ere jakinarazi du, egunean bertan gaueko 22:00etan hedatzeko asmoarekin.
Larunbat honetako jardunaldiaren ondotik, irailaren 24an Barandika-Lopez eta Erkiaga-Irastorza bikoteak egonen dira aurrez aurre. Hauek A multzoko lehen postuaren bila joanen dira, finalerdiak jokatzeko helburuarekin. Finalerdiak urriaren 1ean ospatuko dira eta finala berriz, urriaren 8an.
Hendaiako Daniel Ugarten arituko dira Laso-Imaz eta Peña II-Eskiroz bikoteak aurrez aurre
Bixintxo besten...
Arratsaldeko 18:00etatik aitzinera arituko dira Erkiaga-Irastorza eta Barandika-Lopez bikoteak aurrez aurre
Grand...
Larunbat honetan, hilak 17, Hondarribiako Grand Slam txapelketa bueltan izanen da partida erabakigarri batekin
Bi bikoteak aurrez aurre izanen dira Aitzurin abuztuaren 27ko final handian
Pasa den larunbatean, abuztuaren 13an,...