OSTIRALERO, MUNDUKO PUNTISTA ONENAK JOSTALDIN

Bihar, 20:00etan, Goikoetxea-Aimar Erkiaga-Etxeto eta Arbe-Lopez Beaskoetxea-Zabala neurketek emango diote Hondarribia Grand Slam Txapelketari hasiera.

Zesta-puntak egoitza egonkorra aurkitu du Hondarribian. Aurtengo Hondarribiko Grand Slameko edizioa ostiral honetan hasiko da, 20:00etatik aurrera eta aurrekoen antzera, mundu mailako puntista onenak batuko ditu. Aurtengo txapelketa ligaxka formatuan jokatuko da eta bertatik bertara jarraitzeko edukiera mugatua izango da, 300 lagunentzako edukiera izango du.

Astearteko aurkezpenean, Hondarribiko Udaleko eta Jai Aliveko ordezkariak parte hartu zuten. Mikel Egigurenek, Jai Alive enpresako gerenteak, “"Duela 15 urte Hondarribia ez zela zesta munduan existitzen, eta orain eskolarik eta lehiaketarik onena dugula" nabarmendu zuen. Bide beretik, Kalixa Silanes, Hondarribia Udaleko Kirol zinegotziak, urte hauetan txapelketa hau Hondarribian bultzatzeko posible egin duten bitartekari eta kirolari guztiei eskerrak eman zien. Zehazki, 2007an hasi eta gaurdaino, 14 urteko ibilbidea egin du zesta-puntak Hondarribian.

Aurreko urteetako lehiaketa sistema berari segika, sei bikotek ligaxka formatuan hartuko dute parte. Bi multzotan banatuko dira eta elkarren aurka jokatuko dituzte neurketak eta multzo bakoitzeko puntu gehien batzen dituzten bi bikoteak final-erdietara igaroko dira. Multzoen faseak hiru egunetako iraupena izango du (irailak 17, irailak 24 eta urriak 2), final-erdiak urriaren 9an jokatuko dira eta finala urriaren 15an ospatuko da. Jostaldira gerturatzeko abagunea ez duten zale horiek, norgehiagoa guzti-guztiak EITB-ren lehen katearen bidez jarraitzeko aukera izango dute. Lehen bi neurketak, bihar bertan jarraitu ahalko dira: Goikoetxea-Aimar Erkiaga-Etxeto eta Arbe-Lopez Beaskoetxea-Zabala elkarren aurka lehiatuko dira.

Puntistak eta multzoak.

• A multzoan:

Iñaki Osa-Aimar Aldazabal

Aritz Erkiaga-Nicolas Etxeto

Jean Olharan-Julen del Rio 

• B multzoan:

Jokin Arbe-Imanol Lopez

Diego Beaskoetxea-Jon Zabala

Alex Hormaetxea-Xabi Mancisidor 

Uda honetan Gernikan, Markinan, Miarritzen, Donibane Lohitzunen edota Paueko txapelketa ezberdinetan nagusitu diren puntistarik onenak bilduko ditu hitzordu honek. Haien artean, momentuko atzelaririk onena Imanol Lopez, edota munduko bi aurrelaririk onenak ere: Aritz Erkiaga eta Iñaki Osa Goiko. Ikusgarria segurtatua dago beraz. Haiekin hitz egin dugu.

  

ARBE-LOPEZ GAILENDU ZIREN JOSTALDIN

Hiru set behar izan zituzten (15-7, 6-15, 5-3) Erkiaga-Etcheto bikotea garaitu eta Jai Alive World Tourreko Hondarribia Grand Slam Txapelketa...

ARBE-LOPEZEK ETA ERKIAGA-ETCHETOK JOKATUKO DUTE HONDARRIBIA GRAND SLAMEKO FINALA

Goiko-Aimarren eta Beaskoetxea-Zabalaren aurka nagusitu eta zesta puntako txapelketako finala jokatuko dute.

Aurreikus zitekeena ez zen gauzatu....

HONDARRIBIAN ZESTA ETA HENDAIAN ERREMONTEA

Hondarribia Grand Slameko finalerdiak eta Erremonte jaialdia jokatuko dira bihar, Hondarribian eta Hendaian, hurrenez hurren.

Behe Bidasoa eskualdea beti...

GOIKOETXEA-AIMAR FINAL ERDIETAN DIRA

Hondarribia Grand Slameko B multzoan, Arbe-Lopezek Hormaetxea-Manzi garaitu zituzten eta txapelketan aurrera egiteko aukerekin jarraitzen...

EMAKUMEAK, BIXI-BIXI

Lucia Elizondok eta Maite Mariezkurrenak osatzen duten bikoteak Emeki Elkartearen Bixi Bixi Pala Txapelketa bereganatu zuten.

Emeki Elkarteko kideek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika