Guztira 60 haur egon dira, hiru astetan banatuak, kirol ezberdinez gozatzen
Mugi kirol udalekuak ospatu dituzte lehen aldiz Lesakan. Uztailaren...
17 Eka, 2024
Lur Alai Squash Klubak hamargarren aldiz antolatutako txapelketan nagusi izan ziren etxeko jokalariak
Lur Alai Squash Klubak X. San Martzial Saria antolatu zuen asteburuan, Irungo besten atarian, eta giro ederrean ospatu zen txapelekta Artalekuko pistetan. Etxeko jokalariak izan ziren nagusi eta podium guztietan izan zuten protagonismoa. Emakumeen taulan Donibane KEko Sandra Perez izan zen irabazlea, Lur Alai Squash Klubeko Ione Iturria eta Maite Mariezkurrenaren aitzinetik. Gizonen taulan berriz, Adrian Beloki (CD Amaya) izan zen garailea, bigarren Xabi Azaldegi (Lur Alai Squash Kluba) eta hirugarren Iñaki Garcia (Lur Alai Squash Kluba). Azkenik, junior mailan, podiumeko koska guztietan izan ziren etxeko jokalariak, Unax Mariezkurrena, Kaiet Urtizberea eta Iker Fernandez, hurrenez hurren.
Gorka Arretxe Lur Alai Squash Klubeko ordezkariak egin digu txapelketaren balorazioa:
Guztira 60 haur egon dira, hiru astetan banatuak, kirol ezberdinez gozatzen
Mugi kirol udalekuak ospatu dituzte lehen aldiz Lesakan. Uztailaren...
Ekainaren 15 eta 16an ospatuko da XXX. Irun Hiria Sari Nagusia Nagore Otañoren Oroimenezko txapelketa Jaizubian
San Pedro eta San Martzial besten...