TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK ETXETIK KANPO JOKATUKO DUTE URTEKO LEHEN PARTIDUA
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK ETXETIK KANPO JOKATUKO DUTE URTEKO LEHEN PARTIDUA

Biok Txingudik Rioja bisitatuko du Logroñon, eta Zaisa Txingudik Gasteizera joan beharko du Gaztedi B-ren kontra jokatzera

Txingudi Rugby Klubeko senior taldeek urteko lehen jardunaldia jokatuko dute heldu den larunbatean, urtarrilaren 13an. Bi taldeak ere kanpoan ariko dira, 15:30ean. Biok Txingudik Rioja bisitatuko du Logroñon, eta Zaisa Txingudik berriz, Gasteizera bidaiatuko beharko du, bertako Gaztedi B taldearen kontra neurtzeko.

Biok Txingudik lehen faseko azken txanpari ekinen dio larunbat honetan Logroñon. Azken hiru partiduak gelditzen zaizkion jokatzeko eta horietako lehena Riojaren kontrakoa izanen da. Euskadiko Txapelketa jokatzeko multzoan sartzea zaila izanen bada ere, taldeak ez ditu besoak jeitsiko eta behar dituen garaipena eta bonus puntua eskuratzera aterako da Riojaren zelaira. Aurkaria sailkapeneko azken aurreko postuan dago, baina hala ere ez dizkio gauzak erraz jarriko mugakoei.

Asier Gonzalezen taldeak gainera, zenbait baja izanen ditu larunbaterako. Miren Fernandez, Irene Goenaga eta Maddi Olasagasti ezin izanen dira zelairatu eta horrez gain, Maier Aia, Ainara Guerrico eta Naroa de la Fuente ere kolokan daude azken momentura arte. Hau guztia dela eta, Leizur Pinagak debuta egin lezake Riojaren kontrako neurketa honetan.

Zaisa Txingudi Gasteizen

Larunbatean ere, Zaisa Txingudik kanpoan jokatuko du urteko lehen partidua. Hauek Gasteizera joanen dira, bertako Gaztedi B taldearen kontra lehiatzera. Urte hasierako entrenamenduan onak izan badira ere, Iñigo Camareroren zenbait mutil ez dira larunbateko neurketan egonen arrazoi ezberdinengatik (Iker Tejero, Unai Cano, Unax Dominguez, Andoni Quiñones, Xabi Sanchez eta Odei Alonso). Horrez gain, Lander Vielba eta Jenö Kocsis zalantza dira oraindik, baina bertzalde, Teo Arruti bueltan egonen da zelaian zortzi hilabeteren ondotik, bere lesiotik guztiz berreskuratuta.

Gasteiztarrak sailkapeneko zazpigarren postuan daude, Txingudik baino bi puntu guttiago dituzte, baina Gabonen aitzinetik, Zarautz B/Beltzak garaitzeko gai izan ziren. Mugakoek ezinbertzeko izanen dute garaipena etxera bueltan ekartzea, lehen itzuliari bukaera ona emateko eta igoera fasea jokatzeko aukera edukitzeko.

Txingudiko bederatzi jokalari Gipuzkoako eta Euskadiko selekzio gazteekin

Heldu den asteburuan, Selekzioen arteko Txapelketa jokatuko da Eibarko Unbe zelaian. Lurraldeko selekzioak Murtziaren kontra neurtuko dira. Zehazki, urtarrilaren 20an, 16 urtez azpiko taldea ariko da eta bertan parte hartzeko, Txingudi Rugby Klubeko Greta Gutierrez, Paula da Purificaçao eta Helene Tristan deituak izan dira.

Urtarrilaren 21ean aldiz, 18 urtez azpiko taldea izanen da Murtziaren kontra lehiatuko dena zelai berean. Goizeko 10:00etan hasiko da neurketa eta bertan, Aitana Garrido, Gaia Morris, Lohitzun Aia, Luma Altube eta Maider Diaz egonen dira.

Azkenik, Euskadiko 16 eta 19 urtez azpiko selekzioen ere entrenamendu bat ospatzeko deialdia egin dute, heldu den astelehenerako, urtarrilaren 15erako. Elorrion eginen da saioa eta bertan, mugako taldeko Helene Tristanek, Gaia Morrisek eta Zumendi Carok hartuko dute parte.

(Argazkia: Mikel Fraile)

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika