VII. EMAKUME PALA TXAPELKETA MAIATZEAN

Emeki Emakume Elkarteak antolatuta, pala txapelketa ospatuko da maiatzeko larunbat guztietan Soroeta frontoian

Emeki Emakume Elkarteak VII. Emakume Pala Txapelketa antolatu du maiatzerako Hondarribiako Soroeta frontoian. Kanporaketa partidak hurrengo hilabeteko larunbat goizetan ospatuko dira (7, 14, 21, 28) eta finala berriz, ekainaren 4ean izango da Jostaldi frontoian.

Aurten ere Emeki elkarteak Emakume Pala Txapelketa antolatu du eta dagoeneko bertan parte hartzeko izena eman daiteke. Aurreko igandean, apirilaren 10ean, ireki zuten izen-ematea eta maiatzaren 1era bitarte egongo da hau egiteko aukera. Horretarako, elkarteko webgunean esteka bat jarri dute:  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScNOJblzD1ke27tc-NgdXxLwqoEVJOQ0-me1f67A1D8rAcoCA/viewform?usp=sf_link. Lehiaketan parte hartzeko jokalari bakoitzak 10 euro oraindu beharko ditu eta ordainketa lehendabiziko egunean egingo da. Gainera, momentu horretan elkarteak bi kamiseta emango dizkie jokalariei, bat gorria eta bestea urdina.

Txapelketako partida guztiak goizeko 10etan hasiko dira eta gomazko pilotarekin jokatu dute partehartzaileek. Sakea 3tik 3ra egingo dute eta pasa marra 6an jarriko da. Kanporaketako partidak 15 tantuetara jokatuko dira eta finala berriz, 20ra. Jokalariek azkenik, bi atsedenaldi eskatu ahal izango dituzte guztira norgehiagoka guztietan eta batak zein besteak eska dezake. Elkartetik aipatu duten moduan, jokalariren batek edo bikoteren batek ezinezkoa badu partida baten bat jokatzea, denborarekin abisatu beharko dute, bestela partida galdutzat emango zaie.

Informazio gehiago behar ezkero, emekiemakumelkarte@gmail.com helbidera idatz daitekeela jakinarazi dute elkartetik.

AMAIAK ETA MAITEK ETA NEREAK ETA LAURAK IRABAZI DUTE FINALERDIRAKO TXARTELA

Maiatzaren 27an izan zen VIII. Emakume Pala Txapelketako bigarren jardunaldia Soroeta frontoian

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako VIII. Emakume...

ALOÑA-MAITE ETA ITSASO-MAIDER BIKOTEAK SAILKATU DIRA EMAKUME PALA TXAPELKETAKO FINALERDIETARA

Maiatzaren 20an eman zioten hasiera Emeki Emakume Elkarteak antolatzen duten VIII. Emakume Pala Txapelketari

Zortzigarren aldiz antolatu du Emeki...

ORTZIRALEKO PARTIDARAKO PILOTAK AUKERATU DITUZTE LAU PILOTARIEK

Hendaiako Daniel Ugarten arituko dira Laso-Imaz eta Peña II-Eskiroz bikoteak aurrez aurre

Bixintxo besten...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika