AITOR ZULAIKA: “LAREDO IDEAK OSO GARBI DITUEN TALDEA DA”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “LAREDO IDEAK OSO GARBI DITUEN TALDEA DA”

Real Unionek denboraldiko bigarren neurketa jokatuko du igandean, eta aurrekoan bezala, etxetik kanpo izango da. San Lorenzoko zelaian Laredoren aurka sailkapeneko goialdean kokatuko liokeen beste hiru puntu batzen saiatuko da.

Real Unionek Kantabrian jokatuko du denboraldiko bigarren norgehiagoka. Estreinekoan Sarrienan Leioa sendo garaitu ostean, igandean, Laredoko San Lorenzo zelaian hiru puntu berri lortzen saiatuko dira. Momentuz, neurketa bat jokatuta, sailkapenean Real Union bostgarren postuan kokatuta dago; Laredo, berriz, puntu berdinekin sailkapeneko zazpigarrenak dira, baina kontuan izan behar dugu talde kantabriarrak bi neurketa gehiago jokatu dituela.

Bideoz egin dituen adierazpenetan, Aitor Zulaikak igandekoa neurketa zaila izango dela aitortu du, “Laredo ideiak oso garbi dituen taldea da, badaki nondik datorren eta non egin nahi duen; horretarako, dituen armak limitera erabiltzen ditu”. Talde kantabriarrak beti dira deserosoak beren zelaian, baina Laredo, bereziki, San Lorenzoko berdegunean handitzen den taldea da.”Oso talde gogorra da zentzu guztietan, bai kontaktu fisikoan, bai kontraraso eta jokaldi konbinatuetan, eta geldikako jokaldietak min egin dezakete ere bai”, jakinarazi du Zulaikak.

Real Unioni dagokionez, Leioaren aurkako maila bera errepikatzen saiatu beharko da Laredotik emaitza positibo batekin bueltatu nahi badute. Defentsan aritutako jokalariek sendotasuna erakutsi zuten eta aurrealdeko jokalariek, Madrazok, Capeletek, Viguerak eta Kun Temenuzhkovek, bizkortasuna eta azken metroetan kalitatea dutela demostratu zuten. Aurreko urteak alderatuz, Real Unionek denboraldi honetan beste itxura bat eman dezakela dirudi, hala ere, Aitor Zulaika ez da fio eta Sarrienan emandako maila hobetzeko lanean diahrdu: “Leioaren neurketa hurrun ikusten dugu, baina Leioako neurketatik pasa diren 15 egunak baliagarriak izan zaizkigu gure ideiak garatzen joateko eta jokalari guztiek oinarrizko lan-basea egin dezaten”.

Ivan Perez eta Jon Irazustabarrena jokatzeko prest 

Leioaren aurka hainbat bajekin jokatu zuen Real Unionek; Ivan Perez atzelaria eta Jon Irazustabarrena atezaina min hartuta aurkitzen ziren eta hauen ordez, Moha Ramos eta Gexan Elosegi aritu ziren. Biek maila ona eman zuten, atepean zein defentsako eskuin hegalean, beraz, ikusteke dago Zulaikak zein bi jokalari zelairatuko dituen hasieratik. Argi dagoena da, Ivan Perez eta Jon Irazustabarrena Laredora taldearekin bidaitzeko prest eta sasoiko daudela.

Taldearekin izango ez dena Quique Rivero da. Erdilariak min hartuta jarraitzen du eta momentuz, Zulaikak ez du bere osasunarekin arriskatu nahi. Beraz, Huelvako Recrativo taldetik iritsi den erdilaria ikusteko beste aste bat itxaron beharko dugu. 

REAL UNIONEKO JOKALARI OHIAREN GOLAK TXURI-BELTZEN PORROTA ERAGIN DU
Futbola

REAL UNIONEKO JOKALARI OHIAREN GOLAK TXURI-BELTZEN PORROTA ERAGIN DU

Aimar Sagastibeltzak, Real Union taldeko atzelaria zenak, Amorebietaren aldeko gola erdeitsi du, eta beraz, hiru puntuak Urritxeko zelaian geratu...

GIPUZKOAKO DERBIA UNIONENTZAT
Futbola

GIPUZKOAKO DERBIA UNIONENTZAT

Real Unionek aste gogor bezain exijente bat garaipenarekin (0-1) itxi du gaurkoan. Barakaldo eta Alaves Bren aurka lehiatu ostean, eguerdian Zubietan Xabi Alonsok...

GAZTEEK BETERANOTASUNA ERAKUTSI DUTE
Futbola

GAZTEEK BETERANOTASUNA ERAKUTSI DUTE

Real Unionek neurketa ona jokatu duen arren eta Alaves B-k 1-2 menderatu ostean, ezin izan du denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu.

Lehen...

EURIPEAN KANTARI REAL UNION
Futbola

EURIPEAN KANTARI REAL UNION

Neurketa gogor batean, Real Unionek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du, 2-1 uneoro gauzak oso zail jarri dituen Barakaldoren aurka.

Real Unionek...

AZKENEAN, STADIUM GALEN
Futbola

AZKENEAN, STADIUM GALEN

Kosta zaio, baina asteburu honetan Real Unionek 2020-2021 denboraldiko lehen neurketa jokatuko du Stadium Galen. Aurrean, aurkari ezaguna izango dute, Aitor...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika