Jon Tena Stadium Galera bueltatuko da
2025/06/25
Atezain irundarrak 2026eko ekainera bitarte sinatu du kontratua Real Unioneko lehen taldearekin, bertze urte batez luzatzeko aukerarekin. 2014tik 2017ra talde txuribeltzeko jokalaria izan zen Tena eta bere bigarren etapa biziko du orain Bigarren RFEF Mailan.
Real Union Klubak jakitera eman duenez, Jon Tena eta talde txuribeltza akordio batera ailegatu dira eta horren ondorioz, atezain irundarrak Irunen jokatu du heldu den denboraldian. Hain zuzen ere, 2026ko ekainera arte sinatu du kontratua, bertze denboraldi batez luzatzeko aukerarekin.
Jon Tena Stadium Galera bueltatuko da bigarren etapa bat bizitzera, 2014tik 2017ra bertan jokatu ondoren. Realeko harrobian hezia den atezain irundarra da eta libre dator Barakaldo CF taldetik. Guztira 80 partida jokatu ditu bertan jokatu dituen lau denboraldietan. Aurretik Afturelding (Islandia), SD Amorebieta eta Real Union taldeetan ere jokatu zuen.