Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...
14 Ira, 2020 Hendaia, Kirolak, Errugbia, Hendaiako Estadioa, Orthez
Federale 2 mailako denboraldi berriko lehen neurketan Orthezen 14-22 garaitu zuten. Reserve taldeak ere garaipena erdietsi zuen, 3-22.
Hendaiako Estadioak 2020-2021 denboraldi berria primeran hasi du, Orthezen aurka jokatu zuten, haien zelaian, eta neurketa estu eta gogor batean 14-22koarekin gailendu ziren.
Neurketa oso gogorra izan zen, batetik, Orthez talde gogorra delako eta bere etxean denboraldi berriko lehen garaipena nahi zutelako, eta bestetik, atzoko egun eguzkitsuan sekulako beroa egiten zuelako eta neurketa hein handi batean zaildu zuelako. Zailtasunak zailtasun, Hendaiako Estadioak aurreko denboraldia alderatuta aurpegi berri eta hobeago bat eman zuen. Asko borrokatu zuten garaipena lortzeko eta azkenean, nahia gauzatu zuten. Eguneko jokalaririk onena Thomas Vergé izan zen, bere eskutik iritsi ziren Hendaiako Estadioko puntu guztiak. Era berean, reserve taldeak ere Orthezen aurka jokatu zuen.
Lehen taldearen antzera, hauek ere garaipena erdietsi zuten, baina markagailu zabalago batekin, 3-22. Funtsean, albiste pozgarria da egungo egoeran errugbi liga hastea eta are eta pozgarriagoa denboraldiko lehen jardunaldian irabazi izana.
Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko
Denboraldiko helburu nagusia...
Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...
Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera
Txingudi Rugby Klubeko...
Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan
Eguraldia lagun zutela,...
200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan
Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...