Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak Euskadiko finala jokatuko du asteburuan

2025/05/23
Transdipe Txingudi/Orereta/Baztan taldeak Gasteizen jokatuko du Euskadiko Eskolarteko Jokoen Finala, Bizkaia eta Arabako txapeldunen kontra. Partiduak bihar jokatuko dira, maiatzaren 24ean, goizean zehar. Klubak zaleei aukera zabaldu die autobusean Gasteizera bidaiatzeko eta partiduez gozatzeko.
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak Euskadiko finala jokatuko du asteburuan
Yaiza Garcia

Denboraldia borobiltzeko aukera ederra izanen du asteburuan Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Transdipe Txingudi/Orereta/Baztan taldeak. Gipuzkoako txapeldun bilakatu ziren, emaitza bikainak lortu ondotik, eta finalerdietan eta finalean garaipena eskuratu ondotik. Horrek Euskadiko Eskolarteko Jokoen finala jokatzera eraman du taldea eta orain ailegatu da hori jokatzeko momentua, baita denboraldia borobiltzeko aukera bikaina ere. 

Bihar, maiatzaren 24ean, Gasteizen jokatuko da finala, Getxo, Gaztedi eta mugako taldearen artean. 10:30ean, Bizkaiako ordezkaria den Getxo izanen du aurkari Txingudik. Honen ondotik, Getxo eta Gaztedi, Arabako txapelduna, izanen dira aurrez aurre. Bukatzeko, 12:00etan, gipuzkoarrak eta arabarrak jokatuko dute elkarren kontra. 

Hitzordu berezi hontaz gozatzeko, klubak autobusa antolatu du Gasteizera bidaiatzeko eta txapelketaz gozatzeko. 

Ate irekien jardunaldiak

Txingudi Rugby Klubak ate irekiak ospatuko ditu datozen egunotan ere, Plaiaundin. 2013 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrei irekita egonen dira jardunaldi hauek eta maiatzaren 23tik 30era ospatuko dira, arratsaldez, 18:30etik 20:00etara. 2007 eta 2012 urteen artean jaiotako gaztetxoek berriz, ekainaren 5ean eta ekainaren 12ak izanen dituzte ate irekiak, 17:30etik 19:00etara.