EURIPEAN KANTARI REAL UNION
Futbola

EURIPEAN KANTARI REAL UNION

Neurketa gogor batean, Real Unionek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du, 2-1 uneoro gauzak oso zail jarri dituen Barakaldoren aurka.

Real Unionek aurreko bi neurketak alderatuz eta lesioak behartuta, hamaikako ezberdin bat plazaratu du Stadium Galeko lehen neurketan. Viguera, Borda eta Madrazoren ordez, Galan, Luckbert eta Donoso zelairatu ditu Zulaikak; Anatz Elizondoren kasuan, ordea, ondoezik deialditik kanpo geratu behar izan du eta bere ordez, Rivera andaluziarra aritu da.

Neurketako lehen minutuetan Barakaldok agindu ditu, baina ez Real Unionek, ezta talde bizkaitarrak ere, ez dira ateetara arriskuarekin hurbildu. Neurketako lehen aukera Theo Luckbertek izan du, eskuin hankaz egindako jaurtiketa Rabanillo atezainak geratu du. Jarraian, Luckberten saiakerari, Barakaldok Jurgi Oteoren bidez erantzuna eman nahi izan dio, baina Ekhi Senarren bizkarrak baloia aldaratu egin du. Jurgik berak, lehen zatiko aukerarik garbiena izan du 22.minutuan, Irazustabarrenaren aurrean bakarrik azaldu da, baina ez du jakin izan baloia sarera bidaltzen.

Lehen zati osoan zehar, Real Unionek arazo handiak izan ditu baloia atzetik ateratzeko, Barakaldoko entrenatzailea den Aitor Larrazabalen taldeak, oso ondo presionatu baitu zelaiaren hiru laurdenetan. Hala ere, atsedenaldira iritsi aurretik, talde txuri-beltzak bi gol egiteko abaguneak izan ditu. Lehena, 33.minutuan jaurtitako kornerreko erdiraketa bat Fran Riverari erori zaio eta langa gainetik bidali du baloia; bigarrena, aldiz, Guille Donosok kontraerasoa ondo gidatu du, baina eskuin hankaz gauzatutako jaurtiketa zuzenean Rabanilloren eskuetara joan da. Bi taldeek gola egiteko aukera izan duten arren, ez dira gai izan gauzatzeko, horrela, lehen 45 minutuak 0-0eko berdinketarekin bukatu dira.

Bigarren zatia lehena baino animatuagoa izan da, bi taldeak erasora irten dira garaipenaren bila eta golak ere iritsi dira. Kun Temenuzhkovek kontraeraso ezinhobea gidatu du eta maisutasunez Barakaldoko atezaina gainetik gaindituta, neurketako lehen gola egin du 52.minutuan.

Barakaldo urduritu ordez, erasora ekin dio eta Vargasek 59.minutuan berdinketa egitea erdietsi du.

Neurketa jaberik gabe aurkitzen zen, Galanek Real Unionentzat eta Obloskiik Barakaldorentzat, bigarren gola egiteko aukerak izan dituzte, baina bietako inor ez da gai izan bloia sarera bidaltzeko. Bi taldeak gol aukera gehiago izan dituzte, baina Rabanillok eta Irazustabarrenak erantzun bikainak eman dizkiete saiakerei. 84.minutuan, ordea, Kunen ordez zelaira irten berria zen Borja Viguerak Guille Donosoren erdiraketa bikaina baliatu du baloia atezainak iristen ez diren lekura bidaltzeko eta 2-1ekoa gauzatzeko.

Real Unionek markagailua defendatzen jakin du eta azkenean, balio handiko hiru puntuak erdiestea lortu du. Garaipen honekin, gainera, talde txuri-beltzak sailkapeneko bostgarren postura egin du salto, 2.B mailako II multzoko goi-postuetan mantentzen direlarik. 

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika